
242. zk., 2025eko abenduaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 1 orri.)
- EPUB (115 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
5395
IRAGARKIA, 2025eko abenduaren 3koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: baterien bidez energia biltegiratzeko instalazio bat eraikitzea («Planta BESS "PB Navegantes 31" con conexión a "ST Aiala 30.000" 23 MW – 3H de capacidad»), Aiarako udal-mugartean (Araba).
Energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan (2020-04-24ko EHAA) eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan (2013-12-27ko BOE) xedatutakoaren arabera, jendaurrean jartzen da instalazio elektriko hau, zeinarentzat aurretiazko administrazio-baimena eskatzen baita.
Esp.: 01-GE-Y-2023-00048.
– Eskatzailea: Lemon Tree Power Ren 10, S.L.U.; Albert Einstein kalea, zk. gabe, Insur eraikina, 5. solairua, 1. modulua, 41092 posta-kodea (Sevilla).
– Eskaera: aurretiazko administrazio-baimena.
– Kokalekua: Aiarako udal-mugartea.
– Aurrekontua: 23.137.653,13 euro (baterien instalazioa, sekzionamendu-zentroa eta ebakuazio-linea).
– Helburua: baterien bidez energia biltegiratzeko instalazio bat eraikitzea. Proiektuan, sekzionamendu-zentroa eta 30 kV-ko tentsio ertaineko linea baten bidez energia ST Aiala 30.000 azpiestazioraino ebakuatzea ere jasotzen da.
– Instalazioaren ezaugarriak: Javier Martín Anarte industria-ingeniariak 2025eko martxoan izenpetutako proiektuan jasota daudenak.
Hori guztia argitaratzen da, interesdunek eta, oro har, herritarrek dokumentazioa aztertzeko aukera izan dezaten, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) eta Interneteko URL honetan:
Proiektuari ingurumen-ebaluazio sinplifikatua egin zaio.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkaritzan, alegazioak aurkez daitezke, bai euskarri fisikoan (idatziz) erregistro nagusian, bai EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorrean (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduren batean. Alegazioak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 3a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkaria,
JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.
RSS