
242. zk., 2025eko abenduaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
5394
EBAZPENA, 2025eko abenduaren 2koa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren zuzendariarena, eLankidetzaren Kontratazio Mahaiaren osaera argitara ematen duena.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren (aurrerantzean, eLankidetza) Kontratazio Mahaia 2011ko urtarrilaren 20ko Aginduaren 2. artikuluan ezarri zen. Izan ere, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu horrek Kontratazio Mahaia sortu zuen.
Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren Araubideari buruzko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretua zuzenbide pribatuko ente publikoei aplikatzen zaie, 2.2.c) artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren 8.2 artikulua Kontratazio Mahaia osatzen duten bokalei buruzkoa da, eta haiek zein diren zehazten du.
Bestalde, eLankidetzari, zuzenbide pribatuko ente publikoa den aldetik, aplikagarri zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 19ko 2/2017 Legegintzako Dekretuaren 21.1 artikuluan adierazitakoa.
eLankidetzako zuzendariak eta Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak bokalak izendatu dituztenez, Kontratazio Mahaia nork osatuko duten argitara ematea dagokio.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaiaren osaera argitara ematea. Hauek osatzen dute mahai hori:
Burua:
eLankidetzaren administrazio eta zerbitzuen arduraduna.
Kideak:
eLankidetzako aholkularitza juridikoko arloaren arduraduna; eta horren ordezkoa izango da eLankidetzako aholkulari juridikoa.
eLankidetzaren ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketako teknikaria; horren ordezkoa izango da eLankidetzako administrazio orokorreko teknikaria.
Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza ordezkatzeko izendatzen den pertsona.
Mahaiaren idazkaria Zuzenbidean lizentziaduna den eLankidetzako teknikari bat izango da; eta horren ordezkoa izan ahalko da eLankidetzako administrari bat.
Bigarrena.– Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio eLankidetza- Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren presidenteari hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 2a.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER CORTÉS FERNÁNDEZ.
RSS