Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2025eko abenduaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

AUKERAK, GIZARTERATZEAREN EUSKAL AGENTZIA
5393

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2024ko urriaren 29koa, Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita argitara dadila Aukerak Gizarteratzearen Euskal Agentziako karrerako funtzionarioentzat eta lan-kontratudun langileentzat gordetako lanpostuen zerrenda.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Aukerak Gizarteratzearen Euskal Agentziako zuzendariaren 2024ko urriaren 29ko Ebazpenean, zeinaren bidez agintzen baita argitara dadila Aukerak Gizarteratzearen Euskal Agentziako karrerako funtzionarioentzat eta langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuen zerrenda (2025eko azaroaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 217. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2025/5086 (13/9) orrialdean, II. eranskinean (Lanpostuen zerrenda),

hau dioen lekuan:

«Sukaldeko kudeatzailearen titulazioa 12112401.»

hau esan behar du:

«Sukalde-kudeatzailearen titulazioa 421950.»

2025/5086 (13/9) orrialdean, II. eranskinean (Lanpostuen zerrenda),

hau dioen lekuan:

«Sukaldari titulazioa 12112402.»

hau esan behar du:

«Sukaldari titulazioa 525202.»

2025/5086 (13/10) orrialdean, II. eranskinean (Lanpostuen zerrenda),

hau dioen lekuan:

«Sukaldeko kudeatzailearen titulazioa 12112401.»

Hau esan behar du:

«Sukalde-kudeatzailearen titulazioa 421950.»

2025/5086 (13/10) orrialdean, II. eranskinean (Lanpostuen zerrenda),

hau dioen lekuan:

«Sukaldari titulazioa 12112402.»

Hau esan behar du:

«Sukaldari titulazioa 525202.»

2025/5086 (13/11) orrialdean, II. eranskinean (Lanpostuen zerrenda),

hau dioen lekuan:

«Sukaldeko kudeatzailearen titulazioa 12112401.»

Hau esan behar du:

«Sukalde-kudeatzailearen titulazioa 421950.»

2025/5086 (13/11) orrialdean, II. eranskinean (Lanpostuen zerrenda),

hau dioen lekuan:

«Sukaldari titulazioa 12112402.»

Hau esan behar du:

«Sukaldari titulazioa 525202.»


Azterketa dokumentala