Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2025eko abenduaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5392

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 3koa, Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariarena, nekazaritza-ekoizpen primarioan berrikuntza teknologikoarekin zerikusia duten inbertsio handietarako laguntzak baloratzeko batzordea osatuko duten pertsonak izendatzekoa dena (Handitu Innova 2025 programa).

Agindua, 2025eko urriaren 29koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira, 2025. urterako, nekazaritza-ekoizpen primarioko berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzen oinarriak onestekoa (2025eko Handitu Innova programa). Berorren 8. oinarriko 2. paragrafoan honelaxe ezartzen da:

«Inbertsio-eskaerak ebaluatu eta baloratzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da. Batzorde hori Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko lau kidek osatuko dute: kide horietako bat enpresa-programaren arduraduna izango da; beste bat, Elikagaien Ikerketa eta Berrikuntzako Programaren arduraduna; beste bat Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako teknikarien artean aukeratuko da, eta laugarrena HAZI Fundazioko ordezkari bat izango da. Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez izendatuko dira pertsona horiek. Ebazpen horrek, era berean, adieraziko du nor izango den idazkaria eta nor batzordeburua. Balorazio-batzordea osatzen duten pertsona guztientzako ordezkoak ere izendatuko dira, zuzendaritza horretako teknikarien artetik. Balorazio-batzordearen osaera EHAAn argitaratuko da, batzordea eratu aurretik».

Aurrekoa kontuan izan da, eta bat etorriz Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuarekin, hau

EBAZTEN DUT:

Elikagai, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko urriaren 29ko Aginduaren bidez deitutako laguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen Balorazio Batzordeko kide izendatzea. Agindu horren bidez onartu ziren, 2025. urterako, nekazaritza-ekoizpen primarioan berrikuntza teknologikoarekin zerikusia duten inbertsio handietarako laguntzen oinarriak (Handitu Innova 2025 programa). Aipatutako aginduaren 8.4 oinarrian deskribatutako funtzioak beteko dituzte.

Hona, beraz, ebaluazio-batzordeko kideak:

Lehendakaria:

– Alfonso Arriola Lacruz jauna, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzaren Enpresa Programaren arduraduna (titularra).

– Cristina Ortega Alvarez andrea, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (titularra).

Idazkaria:

– Marisa Fraile Correa andrea, Elikagai Politika eta Industriako Zuzendaritzako Ikerketa Programen arduraduna (titularra).

– Elisa Torre-Enciso, Elikagai Politika eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (ordezkoa).

Bokalak:

– Pablo Arenas Alegría, Elikagai Politika eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (titularra).

Eduardo Castillo Diaz jauna, Elikagai Politika eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (titularra).

– Mentzia Otxoa de Zuazola Zabala, HAZI Fundaziokoa (titularra).

– Josu Garaialde Martínez, HAZI Fundaziokoa (ordezkoa).

Era berean, Batzordearen bileretara joango da, hitzarekin baina botorik gabe, eta aholkularitza-eginkizuna izango du:

– Iker Bilbao Guerrero, NEIKER (titularra).

– Roberto Ruiz Santos, NEIKER (ordezkoa).

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 3a.

Elikagaien Politika eta Industriako zuzendaria,

IKER IGLESIAS EGUIA.


Azterketa dokumentala