Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2025eko abenduaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5391

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 24koa, Turismo eta Merkataritzako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita agortu egin dela 2025eko deialdiari dagokion aurrekontu-kreditua, merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza-programaren esparruan (MEC).

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2025eko apirilaren 29ko Aginduaren bidez, merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuetako establezimenduak modernizatzeko laguntza-programaren 2025eko ekitaldiko deialdiaren oinarri arautzaileak argitaratu ziren (MEC).

Deialdi horren 17. oinarriak xedatzen duenez, dirulaguntza-eskabideak erregistro elektronikoaren data eta ordua erreferentziatzat hartuta aztertuko dira, deialdirako eskuragarri dagoen kredituaren mugaraino. Oinarri horrek ezartzen du, halaber, 2. oinarrian ezarritako aurrekontu-zuzkidura agortzen bada, laguntza berriak ematea etengo dela eta ebazteke dauden eskabideak ezetsi egingo direla. Hori dela eta, organo ebazleak kreditua agortu dela jakinaraziko du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen baten bidez.

Aginduaren 2. oinarrian deialdi honi esleitutako kredituaren zenbateko osoa jakinarazten da.

Azaldutakoagatik, eta 2025eko deialdiari dagokion aurrekontu-kreditua agortu denez, merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuetako establezimenduak modernizatzeko laguntza-programaren esparruan (MEC), hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea 2025eko azaroaren 24an agortu dela 2025eko ekitaldirako gaitutako ordainketa-kreditua, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2025eko apirilaren 29ko Aginduan aurreikusitako laguntzak emateko (merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza-programa, MEC).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 24a.

Turismo eta Merkataritzako sailburuordea,

JAKES AGUIRREZABAL IRIBAR.


Azterketa dokumentala