Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2025eko abenduaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5390

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 1ekoa, Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez dirulaguntzak ematen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko toki-eremuan osasuna sustatzeko partaidetza-proiektuak gauzatzeko, 2025eko ekitaldian.

Osasuneko sailburuaren 2025eko ekainaren 3ko Aginduaren bidez onartzen dira 2025eko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko toki-esparruan osasuna sustatzeko partaidetza-proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak. 13. oinarri arautzailearen arabera, Osasuneko sailburuordetzari dagokio deialdia ebaztea, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak proposatuta, laguntzen organo kudeatzailea den heinean.

Aipatutako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak 2025eko azaroaren 25ean egindako proposamena oinarri harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Laguntzak ematea I. eranskinean zerrendatzen diren toki-erakundeen proiektuei. Bertan, erakundeen identitatea, balorazio-prozesuan lortutako puntuazioa eta bakoitzari esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten dira.

Bigarrena.– Dirulaguntzarik ez ematea II. eranskinean aipatzen diren toki-erakundeen proiektuei, erakundeen identitatea, balorazio-prozesuan lortutakoa eta ukatzeko arrazoia adierazita.

AZKEN XEDAPEN bakarrA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 1a.

Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,

GONZALO TAMAYO MEDEL.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala