
242. zk., 2025eko abenduaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (148 KB - 5 orri.)
- EPUB (243 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5387
EBAZPENA, 2025eko azaroaren 18koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2025eko ekitaldian ikus-entzunezkoen arloko proiektuak garatzeko emandako dirulaguntzen zerrenda (film luzeen modalitatea).
AURREKARIAK
1.– 2025eko ekainaren 20an argitaratu zen EHAAn 2025eko maiatzaren 20ko Agindua, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, ikus-entzunezkoen arloan proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta horien deialdia egiten duena.
2.– Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko maiatzaren 20ko Aginduaren 11.2 artikuluan ezarritakoa jarraituz (agindu horren bidez, 2025eko ekitaldian ikus-entzunezkoen arloan proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta horien deialdia egin zen), ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie enpresa interesdunei. Jakinarazpen horretaz gain, ebazpen horien edukia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Dena den, lehenik egindako jakinarazpenarena hartuko da jakinarazpen-datatzat.
Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko maiatzaren 20ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen eta erakunde onuradunen zerrenda (I. eranskina), diruz lagundu ez diren eskabideen zerrenda (II. eranskina) eta artxibatutako eskabideen zerrenda (III. eranskina).
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, denek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 18a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS