Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2025eko abenduaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5385

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 26koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko 2025eko bekak ematen eta ukatzen dituena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2025eko otsailaren 18ko Ebazpenaren bidez, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru bekatarako deialdia egin zen 2025erako (otsailaren 25eko EHAA, 38. zenbakia).

Ebazpen horren 11. artikuluan ezartzen denez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak ebazpen espresu bat emango du bekak emateko eta ukatzeko, eta ebazpena banan-banan jakinarazteaz gain, emandako beken zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ebazpenaren 9.5 artikuluan ezartzen da Hautaketa Batzordeak ordezkoen zerrenda bat ere proposatu dezakeela, pertsona edo talde onuradunek bekari uko egiten diotenerako.

Ebazpen horren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ebazpen hau onartu eta berehala egingo da lehen ordainketa; bigarren ordainketa 2026ko ekitaldian egingo da, une horretara bitarte egindako ikerlanari baiezkoa eman ondoren; eta hirugarrena, bekaren helburu den ikerlana jaso eta balioztatutakoan, ekitaldi horretan bertan.

Adierazitakoagatik, eta Hautaketa Batzordeak egindako proposamena aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Berdintasunaren alorreko ikerlanetarako 3 beka ematea 2025ean. Ebazpen honen I., II. eta III. eranskinetan jasotzen dira beka mota bakoitzaren onuradunak. Beka hogeita hiru mila hirurehun eta hogeita hamahiru (23.333) eurokoa izango da pertsona edo talde onuradun bakoitzarentzat.

Bigarrena.– Berdintasunaren alorreko 2025eko ikerlanetarako beken ordezkoak izendatzea. I., II. eta III. eranskinetan jasotzen dira, bakoitzari dagokion hurrenkeraren arabera.

Hirugarrena.– Berdintasunaren alorreko 2025eko ikerlanetarako bekak ukatzea eranskin horietako bakoitzean jasotakoei, haietan adierazten diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 26a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala