
241. zk., 2025eko abenduaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
5372
EBAZPENA, 2025eko azaroaren 28koa, Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Giza Eskubideen René Cassin Saria arautzen duen dekretu-proiektua.
Justizia eta Giza Eskubideen Sailak Giza Eskubideen René Cassin Saria arautzen duen dekretu-proiektua egin du, zeina Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legearen arabera izapidetu behar baita.
Lege horren xedapenak betez, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak, 2025eko azaroaren 18an, aipatutako dekretu-proiektua egiteko prozedura hasteko agindua eman zuen.
Aipatutako 6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak beti egin behar dira, baldin eta herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten bazaie eta artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-kausaren bat gertatzen ez bada.
Horretarako, Giza Eskubideen René Cassin Saria arautzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzen da, 20 egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Azaldutako guztiagatik, eta aipatutako dekretu-proiektua egiteko prozedurari hasiera ematen dion Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko azaroaren 18ko Aginduan xedatutakoarekin bat etorriz, Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 326/2024 Dekretuaren 15.g) artikuluari dagokionez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Giza Eskubideen René Cassin Saria arautzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzea, hogei (20) egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/
Hirugarrena.– Alegazioak elektronikoki aurkez daitezke, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/https://www.euskadi.eus/tablon-electronico-anuncios/
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 28a.
Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendaria,
AINHOA ZUGASTI BILBAO.
RSS