Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2025eko abenduaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5371

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 1ekoa, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendariarena, zeinaren bidez izendatu baitira nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzen («Lehiatu Sustapena Programa») Balorazio Batzordeko kideak.

Kontuan hartu da irailaren 23ko 179/2014 Dekretua (nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzei buruzkoa «Lehiatu Sustapena Programa»), 12. artikuluko bigarren puntuan honako hau ezartzen duena: «Proiektuak balioesteko, Balioespen Batzorde bat eratuko da, hiru kide izango dituena. Hirurek bokal gisa jardungo dute, nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-produktuak sustatzeko eskumena duen sailekoak izango dira, eta haietako bat Enpresa Programaren arduraduna izango da. Beste bi bokalak, berriz, nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-produktuak sustatzeko eskumena duen zuzendaritzako teknikarien artean aukeratuko dira, eta nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-produktuak sustatzeko eskumena duen zuzendaritzako titularrak emandako ebazpen bidez izendatuko dira. Ebazpen horretan adieraziko da nor izango den idazkaria eta nor batzordeburua».

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuaren 12. artikuluak (abuztuaren 28ko 165/2025 Dekretuak emandako idazkuntzan) Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzari esleitzen dizkion eginkizunak betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Balorazio Batzordeko kide izango diren pertsonak izendatzea, Balorazio Batzorde hori arduratuko baita Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko irailaren 6ko Aginduaren babespean 2025eko ekitaldirako deitutako laguntzen eskaerak aztertu eta ebaluatzeaz. Hain zuzen, agindu horrek deialdia egin zuen 2025. urterako irailaren 23ko 179/2014 Dekretuak arautako laguntzak emateko; hots, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzekoak («Lehiatu Sustapena Programa»).

– Mikel Albaina Troya jauna, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzako teknikaria. Idazkari titularra izango da.

– Borja Martínez de Antoñana Saenz de Cámara jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria. Ordezko idazkaria izango da.

– Olaia Otazua Iturbe andrea, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzako teknikaria. Titularra izango da.

– Lourdes Goikoetxea Iturregui andrea, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzako teknikaria. Ordezkoa izango da.

Aurrekoaren arabera, Balorazio Batzordea honako kide hauek ere osatuko dute, batzordeburu-lanetan:

– Beatriz Guinea Aramendi andrea, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzako Elikagaien Kalitate eta Iruzurraren Kontrolerako Zerbitzuaren arduraduna. Titularra izango da.

– Alfonso Arriola Lacruz jauna, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna. Ordezkoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 1a.

Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendaria,

NORA BELTRÁN DE OTÁLORA ERRASTI.


Azterketa dokumentala