
241. zk., 2025eko abenduaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 5 orri.)
- EPUB (169 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
5370
AGINDUA, 2025eko azaroaren 11koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, Ikerkuntzako Euskadi Sarirako 2025eko deialdia egiteko dena, jarduera zientifikoa sustatzeko.
Abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuak arautzen du Ikerkuntzako Euskadi Saria, jarduera zientifikoa sustatzeko; dekretu hura, gero, 4/2022 Dekretuak aldatu zuen (4/2022 Dekretua, urtarrilaren 11koa, zeinaren bidez bitarteko elektronikoak erabiltzeko betebeharra arautzen baita ikerketa arloko laguntzetarako eta sarietarako eskabideetan eta gainerako izapideetan).
Dekretu horren 1.3 artikuluak dioenez, Ikerkuntzako Euskadi Sarirako deialdia urtero egingo da, Hezkuntzako sailburuaren agindu baten bidez. Aginduan, xedea azaldu behar da, eta hautagaiak aurkezteko epea, eta epe hori ezin da izan hilabete baino gutxiagokoa.
Kontuan hartu da lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena (2024ko ekainaren 24ko EHAA, 123. zk.).
Oinarri gisa Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Agindua hartu da, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzkoa, eta hark xedatutakoa.
Horren ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Ikerkuntzako Euskadi Sariaren 2025eko ediziorako deialdia onartzea, Gizarte eta Giza Zientzien modalitatean, abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuak erregulatzen duena.
XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA
Deialdi honetako sariak ebatziko badira, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko du 2026. urterako Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan zehazten den moduan.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuari, hilabeteko epearen barruan, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honetan xedatzen ez diren alderdietarako, abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuak xedatutakoa beteko da (261/2017 Dekretua, abenduaren 5ekoa, Jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz Ikerkuntzako Euskadi Saria arautzen duena).
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 11.
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,
JUAN IGNACIO PEREZ IGLESIAS.
I. ERANSKINA
«IKERKUNTZAKO EUSKADI SARIA», 2025EKO EDIZIOKO DEIALDIAREN OINARRIAK
1. oinarria.– Xedea.
Agindu honen xedea Ikerkuntzako Euskadi Sariaren 2025eko ediziorako deialdia egitea da, Gizarte eta Giza Zientzien modalitatean –abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuak erregulatzen du sari hori–.
2. oinarria.– Hautagaitzak aurkezteko era eta epea.
Hautagaitza esteka honen bidez aurkeztu behar da:
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0176111
Hautagaiak aurkezteko epea hilabete naturalekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
3. oinarria.– Datuen babesa.
Eskatzaileen datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta tratamendu-jarduera honetan sartuko: Laguntzak eta dirulaguntzak (ikerketa-sustatzeko). Informazio hau emango da:
Arduraduna: Zientzia Politikako Zuzendaritza; Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila.
Xedea: Ikerketa finantzatzea eta bultzatzea.
Legitimazioa:
– Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzean egin behar den eginkizun bat betetzeko.
– 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.
– 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa.
– 3/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Euskal Unibertsitate Sistemarena.
Hartzaileak:
– Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.
– Ogasun eta Finantza Saila.
– Patente eta Marken Espainiako Bulegoa.
Eskubideak: Eskatzaileak eskubidea du datuak eskura izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: gure webgunean kontsultatu daiteke datuak babesteari buruzko informazio gehigarri eta zehatz guztia: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/054300-capa2-eu.shtml
Araudia:
– Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/ HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
RSS