Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2025eko abenduaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5369

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 21ekoa, Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, 2025. urtean osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak ematen dituena.

Osasuneko sailburuaren 2025eko uztailaren 16ko Aginduaren bidez (irailaren 15eko EHAA, 164. Zk.), 2025. urtean osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia onartu zen, 180.000,00 euroko kopuruarekin.

Agindu horren 7. artikuluan ezartzen denez, Osasuneko sailburuordeak ebatziko ditu laguntza-eskabideak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen baten bidez.

Horren aurretik, Osasuneko sailburuak izendatutako balorazio-batzordeak, aurreikusitako balorazio-irizpideak aplikatuz, txostena egin du, non ebaluazioaren emaitza jasotzen baita.

Eta organo kudeatzaileak, espedientea eta batzordearen txostena ikusita, ebazpen-proposamena egin du.

Deialdia egiteko aginduan jasotako laguntzek ez dute zertan egon pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko foru-arauen 9. artikuluko 9. apartatuan (bekei buruzkoan) aurreikusitako salbuespen-eremuan (Araba, 33/2013 Foru Araua; Bizkaia, 13/2013 Foru Araua; Gipuzkoa, 3/2014 Foru Araua).

Azaldutako guztiagatik, deialdira aurkeztutako eskabideak ikusita, eta Balorazio Batzordearen txostena eta organo kudeatzailearen ebazpen-proposamena kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osasun-arloko profesionalak prestatzeko 2025eko bekak eta laguntzak ematea I. eranskinean adierazten diren pertsonei, bertan zehazten diren diru-kopuruekin.

Bigarrena.– II. eranskinean zerrendatutako pertsonen eskaerak ezestea, bertan zehaztutako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– III. eranskinean zerrendatutako eskaerak artxibatzea, bertan zehaztutako arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 21a.

Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,

GONZALO TAMAYO MEDEL.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala