Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2025eko abenduaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5368

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 19koa, Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez laguntzak ematen baitira 2025eko ekitaldiko kanpo-txandaketetarako.

Osasuneko sailburuaren 2025eko uztailaren 8ko Aginduaren bidez, laguntzen oinarriak ezarri eta deialdia egin zen, 100.000,00 eurokoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Zientzietako espezialitateetan egoitza-aldian dauden profesionalen 2025 ekitaldiko kanpo-txandaketetarako (irailaren 1eko EHAA, 164. zk.).

Agindu horren 9. eta 10. artikuluan ezartzen denez, laguntzak eskuratzeko eskabideak Osasuneko sailburuordeak ebatziko ditu, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ebazpen baten bitartez.

Aldez aurretik, Osasuneko sailburuak horretarako izendatutako balorazio-batzordeak, aurreikusitako balorazio-irizpideak jarraituz, txostena egin du eta bertan zehazten dira egindako ebaluazioaren emaitzak.

Eta organo kudeatzaileak, espedientea eta batzordearen txostena ikusita, ebazpen-proposamena egin du.

Deialdia egiteko aginduan jasotako laguntzek ez dute zertan egon behar pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko foru-arauen 9. artikuluko 9. atalean (hau da, bekei buruzko atalean) aurreikusitako salbuespen-eremuan (Araba: 33/2013 Foru Araua. Bizkaia: 13/2013 Foru Araua. Gipuzkoa: 3/2014 Foru Araua).

Hori guztia kontuan izanik, deialdira aurkeztutako eskabideak aztertuta, eta Balorazio Batzordearen txostena eta organo kudeatzailearen ebazpen-proposamena aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zehaztutako pertsonei laguntzak ematea adierazitako zenbatekoetan, 2025eko ekitaldiko EAEko osasun-zientzietako espezialitateetako egoiliar diren profesionalen kanpo-txandaketetarako.

Bigarrena.– II. eranskinean zerrendatutako pertsonen eskaerak ezestea, bertan zehaztutako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– III. eranskinean zerrendatutako eskaerak artxibatzea, bertan zehaztutako arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 19a.

Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,

GONZALO TAMAYO MEDEL.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala