Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2025eko abenduaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5366

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 1ekoa, Familiekin eta Hezkuntza Komunitatearekin Koordinatzeko zuzendariarena, 2025eko urriaren 16ko Ebazpenean hutsak zuzentzekoa. Ebazpen horren bidez, argitara ematen da honako hauentzako laguntzen deialdian aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera: hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteak (Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokoak alde batera utzita), hezkuntza ez-unibertsitarioko ikasleen gurasoen elkarte-entitateen federazio eta konfederazioak, hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxeen titulartasuna duten hezkuntza-kooperatibak eta Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako huts bat aurkitu da Familiekin eta Hezkuntza Komunitatearekin Koordinatzeko zuzendariaren 2025eko urriaren 16ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitara ematen baita honako hauentzako laguntzen deialdian aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera: hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteak (Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokoak alde batera utzita), hezkuntza ez-unibertsitarioko ikasleen gurasoen elkarte-entitateen federazio eta konfederazioak, hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxeen titulartasuna duten hezkuntza-kooperatibak eta Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteak. Ebazpen hori 2025eko urriaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (207 zk.) argitaratu zen. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2025/4573 (2/1) orrian, hau dio:

«Maite Ortuzar Bilbao»

Baina hau esan behar du:

«Nebai Callejo Astulez»

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 1a.

Familiekin eta Hezkuntza Komunitatearekin Koordinatzeko zuzendaria,

GARBIÑE SAENZ DE BURUAGA GARRALDA.


Azterketa dokumentala