
241. zk., 2025eko abenduaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 3 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5365
AGINDUA, 2025eko abenduaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Tolosako (Gipuzkoa) «Gainberri Kirol Heziketa» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko.
Aztertu dugu «Gainberri Kirol Heziketa» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasitako espedientea. Eskatzen du baimena alda dakiola lanbide-heziketako goi-mailako heziketa-ziklo bat emateko.
Espediente hori bete beharreko prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.
Begiratu dugu zer jartzen duen Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretuan (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua (martxoaren 12ko BOE); Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuan (uztailaren 22ko BOE), uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatua (uztailaren 10eko BOE); apirilaren 7ko 536/1995 Errege Dekretuan (ekainaren 2ko BOE), Dietetikako goi-mailako teknikariaren titulua eta gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituena; eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenetan, eta hau
EBATZEN DUT:
1. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxeari 2025-2026 ikasturterako emandako baimena aldatzea.
Ikastetxearen kodeak: 013656 (EAE) eta 20015469 (unibertsala).
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Gainberri Kirol Heziketa».
Titularra: Hijas del Corazón de María Gainberri.
Helbidea: Garmendiola aldapa, 2.
Udalerria: Tolosa.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Dietetikako goi-mailako heziketa-ziklo bat emateko baimena ematea, 20 ikaspostutarako edukieraz.
2. artikulua.– Baimendutako lanbide-heziketako irakaskuntzen ondoriozko osaera.
1.– Lanbide-arloa: Jarduera fisikoak eta kirolak.
a) Natura inguruneko eta aisialdiko gidaritza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) Egokitzapen fisikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
c) Gizarte- eta kirol-irakaskuntza eta -animazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1
2.– Lanbide-arloa: Osasungintza.
a) Dietetika, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostutarako.
3. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako heziketa-zikloak emateko eskatzen diren ikaspostu kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari eta irakasleen hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
4. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen titularrari dagokio.
5. artikulua.– Datuen babesari buruzko informazio praktikoa. Zure datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide-heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Helburua: Lanbide-heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeak irekitzea eta kentzea, eta ikastetxe horien baimenak aldatzea.
Legitimazioa:
– Aplikatzekoak diren legezko betebeharrak betetzeko behar den tratamendua.
– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duena.
Hartzaileak:
– Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioa.
Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: Gure webgunean kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
– Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT /? uri = CELEX%3A02016R0679-20160504).
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/act.php? id = BOE-A-2018-16673).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bidez laguntzak lortuko direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 1a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS