
241. zk., 2025eko abenduaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (161 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5364
AGINDUA, 2025eko azaroaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Mungiako (Bizkaia) «Santos Intxausti» Musika Eskola Publikoaren baimena aldatzeko dena, izen espezifikoa eta titulartasuna aldatzeagatik.
Mungiako (Bizkaia) «Santos Intxausti» Musika Eskola Publikoaren erakunde titularrak izen espezifikoa eta titulartasuna aldatzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.
Espedientea ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena eman dute.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskolei buruzko maiatzaren 21eko 64/2024 Dekretua eta gai horretan aplikagarri diren indarreko gainerako legeak aztertu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Mungiako (Bizkaia) «Santos Intxausti» Musika Eskola Publikoaren baimena aldatzea, izen espezifikoa eta titulartasuna aldatzeagatik.
Horrela, 2025-2026 ikasturtetik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Sailaren unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta geratuko da, erregistroko datu hauekin:
Kode-zenbakiak: 015010 (EAE) eta 48011457 (unibertsala).
Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.
Izen espezifikoa: «Mungiako Santos Intxausti».
Titularra: Mungiako Udala.
Helbidea: Aita Elorriaga 1.
Udalerria: Mungia.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Mailak: 1, 2 eta 3.
– Familiak eta espezialitateak:
• Hari igurtzizko instrumentuak: biola, biolina eta biolontxeloa.
• Zurezko haize-instrumentuak: klarinetea, zeharkako txirula eta saxofoia.
• Metalezko haize-instrumentuak: tronpeta.
• Teklatu-instrumentuak: akordeoia eta pianoa.
• Perkusio-instrumentuak: bateria.
• Hari sakatuzko instrumentuak: gitarra eta gitarra elektrikoa.
• Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak: panderoa, trikitixa eta txistua.
• Kantuko espezialitateak: kantu korala.
• Dantzako espezialitateak: euskal dantza.
Bigarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrari dagokio:
a) Ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari buruz indarrean dagoen araudia eta aplikatu beharreko gainerako legeria betetzea.
b) Emandako baimena berrikusteko eskatzea, ikastetxeko edozein erregistro-datu aldatu behar denean.
Baldintzak betetzen ez badira, emandako baimena baliogabetu egingo da.
Hirugarrena.– Hezkuntza Administrazioari zuzendutako eskabide edo komunikazio guztietan, dokumentazio propioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa, espezifikoa eta ikastetxearen kodea erabili beharko ditu, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.
Halaber, Estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du ikastetxearen publizitateak.
Laugarrena.– Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzak lortu direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 27a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS