Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2025eko abenduaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5363

AGINDUA, 2025eko azaroaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Arangoya» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

«Arangoya» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da; zeinaren bidez eskatzen baitu baimena alda dakiola lanbide-heziketako erdi-mailako bost heziketa-ziklo berri emateko Loiuko udalerriko Munabe ikastetxearen instalazioen zati batean (Lauroeta hiribidea 14, 48180 Loiu, Bizkaia).

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.

Aztertu dira apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua, Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena (uztailaren 22ko BOE), uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatua (uztailaren 10eko BOE); urriaren 30eko 1631/2009 Errege Dekretua, Administrazio Kudeaketako Teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako xedapenak finkatzen dituena (abenduaren 1eko BOE), irailaren 10eko 1126/2010 Errege Dekretuak (irailaren 11ko BOE) eta maiatzaren 21eko 499/2024 Errege Dekretuak (maiatzaren 28ko BOE) aldatua; ekainaren 29ko 168/2010 Dekretua, Administrazio-kudeaketako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (martxoaren 18ko EHAA); azaroaren 18ko 1688/2011 Errege Dekretua, Merkataritza Jardueretako teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 27ko BOE), maiatzaren 21eko 499/2024 Errege Dekretuak aldatua (maiatzaren 28ko BOE); uztailaren 30eko 399/2013 Dekretua, Merkataritza Jardueretako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (urriaren 30eko EHAA); abenduaren 14ko 1691/2007 Errege Dekretua, Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikariaren titulua ezartzen duena eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (2008ko urtarrilaren 17ko BOE), maiatzaren 21eko 499/2024 Errege Dekretuak aldatua (maiatzaren 28ko BOE); martxoaren 2ko 67/2010 Dekretua, Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (apirilaren 8ko EHAA); abenduaren 14ko 1689/2007 Errege Dekretua, Farmaziako eta Parafarmaziako teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (2008ko urtarrilaren 17ko BOE); apirilaren 18ko 287/2023 Errege Dekretua, Osasun-arloko lanbide-arloko Emergentzietako teknikariaren, Farmaziako eta Parafarmaziako teknikariaren, Protesi-audiologiako goi-mailako teknikariaren eta Hortz-protesietako goi-mailako teknikariaren hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako tituluak eguneratu eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (maiatzaren 1eko BOE), maiatzaren 21eko 499/2024 Errege Dekretuak aldatua (maiatzaren 28ko BOE); ekainaren 30eko 425/2009 Dekretua, Farmaziako eta parafarmaziako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (abuztuaren 17ko EHAA); azaroaren 4ko 1593/2011 Errege Dekretua, Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonei Arreta Egiteko teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 15eko BOE), maiatzaren 21eko 499/2024 Errege Dekretuak aldatua (maiatzaren 28ko BOE); azaroaren 27ko 50/2012 Dekretua, Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariari dagokion curriculuma ezartzen duena (otsailaren 4ko EHAA), martxoaren 15eko 6/2016 Dekretuak aldatua (apirilaren 1eko EHAA); eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxeari 2025-2026 ikasturterako emandako baimena aldatzen da.

Ikastetxearen kodeak: 014620 (EAE) eta 48003281 (unibertsala).

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Arangoya».

Titularra: Promoción y cultura, S.A.

Helbidea: Ercilla 18.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– Erdi-mailako bost heziketa-ziklo emateko: Administrazio-kudeaketa, Merkataritza-zerbitzuak, Mikroinformatika-sistemak eta sareak, Farmazia eta parafarmazia, eta Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta ematea.

Erdi-mailako bost heziketa-ziklo horiek Loiuko Munabe ikastetxearen instalazioen zati batean emango dira (Lauroeta hiribidea 14, 48180 Loiu, Bizkaia).

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

• Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.

○ Administrazio-kudeaketa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.

○ Merkataritza-zerbitzuak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Garraioa eta logistika, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Nazioarteko merkataritza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

○ Mikroinformatika-sistemak eta sareak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Web-aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Osasungintza.

○ Farmazia eta parafarmazia, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Anatomia patologikoa eta zitodiagnosia, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Gizarte- eta kultura-zerbitzuak eta komunitatearentzako zerbitzuak.

○ Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta ematea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Haur hezkuntza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako heziketa-zikloak emateko eskatzen diren ikaspostu kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari eta irakasleen hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo da.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen titularrari dagokio.

4. artikulua.– Datuen babesari buruzko informazio praktikoa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide-heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Helburua: Lanbide-heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeak irekitzea eta kentzea, eta ikastetxe horien baimenak aldatzea.

Legitimazioa:

– Aplikatzekoak diren legezko betebeharrak betetzeko behar den tratamendua.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duena.

Hartzaileak:

– Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioa.

Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: Gure webgunean kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Araudia:

– Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT /? uri = CELEX%3A02016R0679-20160504).

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/act.php? id = BOE-A-2018-16673).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bidez laguntzak lortuko direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 26a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala