
241. zk., 2025eko abenduaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 3 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
5362
EBAZPENA, 2025eko abenduaren 4koa, Trantsizio Energetikoko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Deskarbonizazio Industrialeko Programaren esparruan aurreikusitako laguntzen 2025eko erakunde onuradunen zerrenda. Euskal Autonomia Erkidegoan beren ekoizpen-prozesu industrialetan deskarbonizazioaren bidez ingurumenaren babes-maila hobetzeko inbertsioak egiten dituzten enpresei emango zaizkie laguntza horiek. Deskarbonizazio Industrialeko Programa, 2025. urtea.
Dirulaguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela eta, Deskarbonizazio Industrialeko Programa arautzen duen Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko apirilaren 15eko Aginduaren babesean emandako laguntzei dagokienez –Euskal Autonomia Erkidegoan inbertsioak egiten dituzten eta, deskarbonizazioaren bidez, beren ekoizpen-prozesu industrialetan ingurumenaren babes-maila hobetzen duten enpresentzako laguntzak. Deskarbonizazio Industrialeko Programa 2025–, eta laguntzak emateko ebazpena banan-banan jakinarazi ostean enpresa interesdun bakoitzari, ebazpen honen bidez, adjudikaziodunen zerrenda argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz,
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Deskarbonizazio Industrialeko Programa arautzen duen Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren, 2025eko apirilaren 15eko Aginduaren esparruan emandako laguntzen 2025eko onuradunen zerrenda argitaratzea –Euskal Autonomia Erkidegoan inbertsioak egiten dituzten eta, deskarbonizazioaren bidez, beren ekoizpen-prozesu industrialetan ingurumenaren babes-maila hobetzen duten enpresentzako laguntzak–. Hori guztia ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 4a.
Trantsizio Energetikoko sailburuordea,
IRANTZU ALLENDE FERNÁNDEZ DE ERIBE.
RSS