Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2025eko abenduaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
5361

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 19koa, Industria Garapen eta Administrazioaren zuzendariarena, Industria Segurtasunari buruzko ekainaren 30eko 81/2020 Dekretuan aipatutako hozte-instalazioak martxan jartzeko eta aldatzeko erantzukizunpeko adierazpenaren eredua ordezten eta argitaratzen duena.

2020ko uztailaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (137. zenbakia), Industria Segurtasunari buruzko ekainaren 30eko 81/2020 Dekretua argitaratu zen. Xedapen horren 5. artikuluak 2. apartatuan aurreikusten duenez, «Zuzendaritza eskudunak 8. eta 9. artikuluetan, hurrenez hurren, aurreikusitako jakinarazpenen eta erantzukizunpeko adierazpenen ereduak argitaratuko ditu».

Aipatutako ereduen edukia eta egitura, aipatutako 5., 8. eta 9. artikuluetan ez ezik, 81/2020 Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarrian ere arautzen da, eta ondorio horietarako, honako hau xedatzen du lehen apartatuan:

«Gaiaren arabera eskumena duen zuzendaritzako titularraren ebazpen bidez onartutako erantzukizunpeko adierazpenen eta komunikazioen ereduek eduki eta egitura jakin bat izan beharko dute, eta eredu horietan, gutxienez, instalazio eta jardueraren titularrari, agente kolaboratzailearen jarduleari, ordezkaritza-ahalmena baliatzeko eskubideari eta aipatzen den instalazioak edo jarduerak dituen alderdi teknikoei buruzko datuak jaso beharko dira. Era berean, lege- edo erregelamendu-mailako aurreikuspenetan oinarritutako gainerako datuak ere jaso beharko dira».

Aipatutako aginduen arabera egindako eta onartutako ereduak, beste alde batetik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira, zazpigarren xedapen gehigarriak berak 3. apartatuan agintzen duenaren arabera.

Hozteko instalazioak abian jartzeari eta aldatzeari buruzko ereduaren egokitzapen batzuk egin dira. Egokitzapen horiek Energiaren Meategien eta Industria-administrazioaren zuzendariaren 2020ko irailaren 28ko Ebazpenean argitaratu ziren. Ebazpen horren bidez, industria-segurtasunari buruzko ekainaren 30eko 81/2020 Dekretuan aipatutako erantzukizunpeko adierazpenen eta komunikazioen ereduak onartu eta argitaratu ziren. Aurreko paragrafoan deskribatutakoaren arabera, eredu horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horrela, aipatutako aurreikuspenetan ezarritakoaren esparruan, eta Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren 12.1 artikuluak organo honi esleitzen dizkion eskumenak erabiliz, Industria Segurtasunari buruzko ekainaren 30eko 81/2020 Dekretuaren 5.2 artikuluarekin lotuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpenaren eredua onartzea, eta horien aurka doan beste edozein eredu indarrik gabe uztea. Ebazpen honen bidez onartutako ereduak I.2 eranskin gisa izendatutakoa ordezten du aldatutako ebazpenean.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen bidez onartutako erantzukizunpeko adierazpenaren eredua Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 19a.

Industria Garapen eta Administrazioaren zuzendaria,

JOSE LUIS AZKUE ARRASTOA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala