
241. zk., 2025eko abenduaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 3 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5360
AGINDUA, 2025eko abenduaren 3koa, Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernuko sailburuarena, Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko kideak izendatzeko dena.
Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legeak, lehenengo xedapen gehigarrian, Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea sortzea xedatu zuen, kontsulta-organo gisa, euskal zuzenbide zibilaren garapena bultzatzeko eta zeregin horretan Eusko Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari aholku emateko.
Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen estatutuak onartzen dituen urriaren 4ko 140/2016 Dekretuaren bidez, organo horren estatutuak onartu ziren. Dekretu horren 7.e) artikuluan ezartzen denez, Zuzenbide Zibilaren arloko eskumena duen saileko titularra izango da Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko Presidentea, eta, beraz, batzordeko kideak izendatzea dagokio.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.k) artikuluaren arabera, Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernu Sailari dagozkio Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibil eta Bereziarekin lotutako egitekoak eta jardun-arloak.
Halaber, aipatutako estatutuen 8. artikuluak Osoko Bilkuraren osaera hau xedatzen du:
«1.– Batzordearen osoko bilkuran, Batzordeko lehendakariaz eta idazkaritza nagusiko eginkizunen ardura duten karguez gain, honako erakunde edo organoek kasuan-kasuan bokal izateko izendatzen dituztenak ere egongo dira:
a) Zuzenbide Zibilaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren saileko hiru goren-kargu edo goi-kargudun.
b) Eusko Legebiltzarrak izendatutako ospe handiko hiru legelari.
c) Lurralde Historikoetako Batzar Nagusiek izendatutako ospe handiko legelari bana; hiru, guztira.
d) Emakunde ordezkatzeko bat eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean Europako gaien gainean, ekonomia sozialaren gainean eta familia-politikaren gainean eskumena duten organoek izendatutako bana; lau, guztira.
e) Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko abokatuen elkargoek izendatutako bana; hiru, guztira.
f) Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko prokuradoreen elkargoek izendatutako bana; hiru, guztira.
g) Euskal Herriko Notarioen Elkargoak izendatutako hiru pertsona, haien jatorriari dagokionez lurraldeen arteko oreka egokia aditzeko beharrarekin.
h) Erregistratzaileen Elkargoaren Euskal Autonomia Erkidegorako organizazioak izendatutako hiru pertsona, haien jatorriari dagokionez lurraldeen arteko oreka egokia aditzeko beharrarekin.
i) Euskal Herriko Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak izendatutako bana; hiru, guztira.
j) Zuzenbidearen Euskal Akademiak izendatutako bat.
2.– Era berean, osoko bilkurako kide izan ahalko dira:
a) Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoan dihardutenen artean izendatutako magistratu bat, Botere Judizialaren gobernu-organoak izendapen hori egitea eta eginkizun horretarako baimentzea erabakiko balu betiere.
b) Estatuko Fiskal Orokorrak, Kontseilu Fiskalaren txostena ikusita eta Euskadiko Fiskal Nagusia entzunda, Euskal Autonomia Erkidegoan dihardutenen artean izendatutako Ministaritza Fiskaleko kide bat izendapen hori egitea eta, Fiskal Orokorrak, aipatu izapidetzeak tarteko, eginkizun horretarako baimentzea erabakiko balu betiere».
Era berean, Batzordearen Estatutuen 8. artikuluaren 3. apartatuak honako hau dio:
«3.– Karguagatik izendatu direnek kargua uztean utziko diote kide izateari.»
Hori horrela, 2024ko maiatzaren 14an Eusko Legebiltzar berri bat eratu eta 2024ko ekainaren 25ean Eusko Jaurlaritza berri bat karguaz jabetu ondoren, eta erakunde horien eta bertako sail eta organismo batzuen eskubidea batzordekideak izendatzea denez, dagozkion izendapenak eskatu dira.
Hori dela eta, horiek egin ondoren, formalizatu egin behar dira, Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko kide izendatuta, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren eta Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko lehendakariaren agindu honen bidez, nahitaezko prozedurari eta izapideei jarraituz.
Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.k) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.7 artikuluan eta Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen estatutuen aipatutako manuetan (urriaren 4ko 140/2016 Dekretuaren bidez onartuak) ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Honako pertsona hauek Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko bokal izendatzea:
Eusko Legebiltzarrak, ospe handiko legelari bezala:
– Egoitz Laburu Rodríguez, Juan Antonio Arieta-Araunabeña Ibarzabalen ordez.
Lehendakaritzak, Europako gaien gainean eskumena duen saila den neurrian:
– Abel López de Aguileta Quintana, Juan Jose Alvarez Rubioren ordez.
Ekonomia, Lana eta Enplegu Sailak, ekonomia sozialaren gainean eskumena duen saila den neurrian:
– Iñaki Calonge Crespo, de María Arantzazu González Lópezen ordez.
Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailak, familia-politikaren gainean eskumena duen saila den neurrian:
– Gorka Oraá Martínez de Laño, Francisco de Borja Iriarte Angelen ordez.
Emakundek hau:
– Itziar Alkorta Idiakez, Elixabete Piñol Olaetaren ordez.
2. artikulua.– Honako pertsona hauek Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko bokal gisa berrestea, beste izendapen baten bidez:
Eusko Legebiltzarrak, ospe handiko legelari bezala:
– Juan Carlos Martinez Llamazares.
– Leire Imaz Zubiaur.
Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak, zuzenbide zibilaren arloan eskumena duen saila den neurrian eta sail horretako goi-kargudun diren aldetik:
– Pedro González Dominguez.
– Jon Urbina García de Vicuña.
– Sabino Torre Díez.
3. artikulua.– Agindu hau interesdunei bidaltzea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
4. artikulua.– Izendapen hauek balio mugagabea izango dute, harik eta dagokion instituzio edo organoak dagokion kidea ordezkatuko duen pertsona izendatu arte. Kargua dela-eta izendatutako pertsonek kargua uzten dutenean utziko dute kargua.
5. artikulua.– Bokalak Osoko Bilkurara joan ahal izango dira, beren kabuz edo eskuordetzen duten pertsonaren bidez, ordezkotza edo ordezkapena egiteko; kasu horretan, ezin izango da azpieskuordetzerik egin.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 3a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS