Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2025eko abenduaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5359

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 27koa, Hizkuntza Politikako sailburuordearena, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2025eko uztailaren 1ean emandako Aginduan finkatutako dirulaguntzak esleitzen dituena (Hedabideak deialdia).

Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko dirulaguntzak emateko modua arautuz (Hedabideak deialdia), Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2025eko uztailaren 1ean emandako Aginduak finkatutakoari jarraituz (EHAA, 2025eko uztailaren 7a, 132. zk.) eta, aldi berean, Balorazio-batzordeak egindako proposamena gogoan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Goian adierazitako Aginduan finkatutako baldintzak bete dituzten egitasmoak diruz laguntzea (eranskina).

2. artikulua.– Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko Erregimen Orokorra arautzen du. Dekretu horren bigarren apartatuari jarraikiz, interesdunetako hiruren kasuan 2025eko lehenengo ordainketa behin ebazpen hau emanda eta interesdun horiek berme erreala jartzetik salbuesten duen Erabakia onartu ondoren gauzatuko da. Aipaturiko hiru interesdunak hauek dira: Donostialdea Ikusentzunezkoak SA, Herritar Berri SL eta Komunikazio Biziagoa SAL.

3. artikulua.– Interesdunei ebazpen hau jakinaraztea.

4. artikulua.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, herritar orok jakin dezan eta ebazpenak jakinarazpen ondorioak izan ditzan. Hala ere, argitalpena ez da oztopoa izango beste mota bateko jakinarazpena egiteko. Interesdunari bide batetik baino gehiagotatik egiten bazaio jakinarazpena, lehenik egin zaionarena hartuko da jakinarazpen-datatzat, 39/2015 Legearen 41.7 artikuluak ezarritakoari jarraituz.

5. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat hartutako ebazpenarekin ados ez bada eta gora jo nahi badu, ebazpena berariaz jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari gorako errekurtsoa aurkezteko aukera izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 27a.

Hizkuntza Politikako sailburuordea,

AITOR ALDASORO ITURBE.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala