
241. zk., 2025eko abenduaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (156 KB - 3 orri.)
- EPUB (199 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5358
EBAZPENA, 2025eko azaroaren 21ekoa, Hizkuntza Politikako sailburuordearena, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2025eko irailaren 2an emandako Aginduan finkatutako dirulaguntzak esleitzen dituena.
Nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan (eguneroko prentsan eta uhin bidezko irratietan) eta Internet bidez albisteak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan euskararen erabilera areagotzeko 2025eko dirulaguntzak emateko modua arautuz eta haietarako deialdia eginez Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2025eko irailaren 2an emandako Aginduak ezarritakoari jarraituz (EHAA, 2025eko irailaren 17an, 176. zk.) eta, aldi berean, Balorazio-batzordeak egindako proposamena gogoan izanik, honako hau,
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Goian adierazitako Aginduan finkatutako baldintzak bete dituzten egitasmoak diruz laguntzea (I. eranskina).
2. artikulua.– Interesatuei ebazpen honen berri ematea.
3. artikulua.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, herritar orok jakin dezan eta ebazpenak jakinarazpen-ondorioak izan ditzan. Hala ere, argitalpena ez da oztopoa izango beste mota bateko jakinarazpena egiteko. Interesdunari bide batetik baino gehiagotatik egiten bazaio jakinarazpena, lehenik egin zaionarena hartuko da jakinarazpen-datatzat, 39/2015 Legearen 41.7 artikuluak ezarritakoari jarraituz.
4. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat ebazpenarekin ados ez bada eta gora jo nahi badu, ebazpena berariaz jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari gorako errekurtsoa aurkezteko aukera izango du.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 21a.
Hizkuntza Politikako sailburuordea,
AITOR ALDASORO ITURBE.
RSS