
241. zk., 2025eko abenduaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 4 orri.)
- EPUB (127 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5357
EBAZPENA, 2025eko azaroaren 5ekoa, Kulturako sailburuordearena, 2025eko ekitaldian ikus-entzunezkoen arloan, serieen modalitatean, proiektuak garatzeko emandako dirulaguntzen berri ematen duena.
AURREKARIAK
1.– 2025eko ekainaren 20an argitaratu zen EHAAn 2025eko maiatzaren 20ko Agindua, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, ikus-entzunezkoen arloan proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta horien deialdia egiten duena.
2.– 2025eko maiatzaren 20ko Agindua, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2025eko ekitaldian ikus-entzunezkoen arloan proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta horien deialdia egiten duenaren 11.2 artikuluan ezarritakoa jarraituz, ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie enpresa interesdunei. Jakinarazpen horrez gain, ebazpen horien edukia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Dena den, lehenik egindako jakinarazpenarena hartuko da jakinarazpen-datatzat.
Horiek horrela,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko maiatzaren 20ko Aginduaren babesean, hiru eranskin hauek argitaratzea: proiektuak garatzeko emandako dirulaguntzak (I. eranskina), diruz lagundu ez diren eskabideak (II. eranskina) eta artxibatutako eskabideak (III. eranskina).
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, denek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 5a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS