
241. zk., 2025eko abenduaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
5356
EBAZPENA, 2025eko abenduaren 1ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, 2024. urteko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen XII. lehiaketaren saria eman gabe uzteko dena.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2024ko azaroaren 11ko Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen 2024. urterako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen XII. lehiaketarako (azaroaren 27ko EHAA, 231. zenbakia).
Lehiaketaren oinarrietan ezartzen denez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak berariazko ebazpena emango du saritutako hautagaia zein izan den adierazteko eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzeko; eta horrela, lehiaketa-prozesua amaituko da.
Halaber, laugarren oinarriaren 2. apartatuaren arabera, Hautaketa Batzordeak uste badu aurkeztutako lanak ez direla gutxienezko puntuetara heltzen, eman gabe utziko da saria.
Adierazitakoagatik, eta Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2024. urteko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen XII. lehiaketaren saria eman gabe uztea.
Bigarrena.– Ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, ikerketa-lanen egileei hilabeteko epea ematea, lanak berreskura ditzaten. Hilabeteko epean jasotzen ez diren lanekiko ardurarik ez du hartuko Administrazioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 1a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,
MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.
RSS