Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2025eko abenduaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
5355

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 24koa, Langileriaren kudeaketa zuzendariarena, 2025eko ekainaren 30eko Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, argitara eman zen enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuetan lanpostuak modu finkoan betetzeko hautatu diren Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako lan-kategorietako izangaien zerrenda, deialdian eskatutako baldintzak betetzeagatik, eta lan-kontratuak formalizatzeko epea ezarri zen.

Ebazpen horrek, halaber, honako hauen zerrenda argitaratu zuen: arrazoi justifikatuarekin, lortu nahi zuten lanpostuko eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala zehazten zuen azterketa medikoa egiteke zeukaten pertsonen zerrenda (ebazpen horren II. eranskina); hautaketa-prozeduratik eratorritako eskubideei uko egin dieten hautatuen zerrenda (III. eranskina); Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 20ko Aginduaren 2. oinarrian eskatutako betekizunen bat ez betetzeagatik Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako lan-kategorietako lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galtzen dituzten hautatutako pertsonen zerrenda (IV. eranskina); eta ordezkoen zerrendan agertzen ziren puntuazio-hurrenkeraren arabera hautatutako pertsonen zerrenda osagarria, enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutzat emanda eta egiaztagiriak aurkezteko eta osasun-azterketa egiteko dagokion epea emanda (aipatutako ebazpenaren V. eranskina).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Langileriaren kudeaketa zuzendariaren 2025eko ekainaren 30eko Ebazpenaren IV. eranskinean eta V. eranskinean. Ebazpen horren bidez, argitara eman zen enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuetan lanpostuak modu finkoan betetzeko hautatu diren Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako lan-kategorietako izangaien zerrenda, deialdian eskatutako baldintzak betetzeagatik, eta lan-kontratuak formalizatzeko epea ezarri zen (2025eko uztailaren 18ko EHAA). Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, zuzenketa egiten da hemen.

Lehenengoa.– IV. eta V. eranskinak ordeztea.

Langileriaren kudeaketa zuzendariaren 2025eko ekainaren 30eko Ebazpenaren bidez, argitara eman zen enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuetan lanpostuak modu finkoan betetzeko hautatu diren Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako lan-kategorietako izangaien zerrenda, deialdian eskatutako baldintzak betetzeagatik, eta lan-kontratuak formalizatzeko epea ezarri zen. Ebazpen horren IV. eta V. eranskinak ebazpen honetan agertzen direnekin ordezten dira.

Bigarrena.– Hamar egun naturaleko epea irekitzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hautatutako Maria Jesús Rivacoba Arechabala, Naiara Álvarez Sainz, M. Teresa Arocena Beldarrain, Carmen María Vicente Hernández, Maria Esther Uribe-Echeverria Irańeta, Maria Ángeles Villar Rodal eta Carmen Ruiz Llagas izangaiek parte hartzeko baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen dituztela egiaztatzen duten dokumentuak aurkez ditzaten. Baldintza horiek Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 20ko Aginduaren 2. oinarrian daude adierazita.

Dokumentazioa aurkeztuko da hemen: Hezigunea (https://hezigunea.euskadi.eus) («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz) – «Eremu pertsonala» – «Izapideak langileen sailarekin» – «Tramitagune-Administrazio-espedienteak» – «Ireki espediente berria» – «Gainerako izapideak» – gaian «EPE 2022. Sukaldea eta Garbiketa. Dokumentazioa entregatzea» adieraziz.

Ebazpen honen VI. eranskinean, zinpeko adierazpenaren eredua argitaratzen da, bai eta «Hautatuek aurkeztu beharreko dokumentazioa» eredua ere. Eredu hori ere, bete eta adierazitako helbidean aurkeztu beharko da.

Hirugarrena.– Aipatutako epearen barruan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiriak aurkezten ez dituztenek, edo agiri horiek aztertuta ikusten bada deialdiaren 2. oinarrian eskatutako baldintzaren bat betetzen ez dutela, edo dagozkien zereginak betetzeko eskatzen den gaitasun fisiko edo psikikoa ez dutela, ezin izango dute lan-kontratuko langile finko bihurtu, eta beren jardun guztiak baliogabetuta geratuko dira, eskaera faltsutzeagatik izan dezaketen erantzukizunari kalterik egin gabe.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 24a.

Langileriaren kudeaketa zuzendaria,

UNAI NIETO MARIJUAN.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala