Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2025eko abenduaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
5353

IRAGARKIA, 2025eko azaroaren 26koa, Etxebizitzako sailburuordearena, alokairurako laguntzen Gaztelagun programako espedientea zuzentzeko errekerimenduari eta ebazpenari buruzkoa.

Aipatutako prozedurak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazten diren egintzen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Alokabideko bezeroen arretarako edozein bulegotan, behean adierazitako helbideetan.

Eranskinean adierazitako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Alokabideko bezeroen arretarako bulegoak hemen daude:

○ Gamarrako Atea kalea 1A, behea, Vitoria-Gasteiz.

○ Trenbideko etorbidea 36, behea, Bilbao.

○ Errotaburu pasealekua 1, 7. solairua, Donostia / San Sebastián.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 26a.

Etxebizitzako sailburuordea,

MIGUEL DE LOS TOYOS NAZABAL.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala