
240. zk., 2025eko abenduaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5342
AGINDUA, 2025eko azaroaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko udalerriko (Araba) «Luis Aramburu» Musika Eskola Publikoari emandako baimena aldatzeko baimena ematen duena, espazioak berregokitzeagatik eta espezialitateak gehitzeagatik.
Vitoria-Gasteizko (Araba) udalerriko «Luis Aramburu» Musika Eskola Publikoaren titularra den Vitoria-Gasteizko Udalak espazioak berregokitzeko eta espezialitateak gehitzeko egin duen eskabidea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskolei buruzko maiatzaren 21eko 64/2024 Dekretua eta gai horretan aplikagarri diren indarreko gainerako legeak aztertu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Vitoria-Gasteizko (Araba) «Luis Aramburu» Musika Eskola Publikoari espazioak eta espezialitateak gehitzeko baimena ematea.
2025eko irailaren 1etik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Saileko unibertsitatez kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta geratuko da, erregistro-datu hauekin:
Kode-zenbakiak: 010314 (EAE) eta 01002697 (unibertsala).
Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.
Izen espezifikoa: «Luis Aramburu».
Titularra: Vitoria-Gasteizko Udala.
Helbidea: Hedegile 108 (egoitza nagusia); «Musika Etxea» eraikina, San Antonio 14; eta «José Uruñuela» eraikina, Hiru Probintzien plaza 8.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde historikoa: Araba.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
– Mailak: 1, 2, 3 eta 4.
– Familiak eta espezialitateak:
• Hari igurtziko instrumentuak: biolina, biola, biolontxeloa eta kontrabaxua.
• Zurezko haize-instrumentuak: klarinetea, oboe, fagota, zeharkako txirula, eta saxofoia.
• Metalezko haize-instrumentuak: tronpeta, tronboia, tronpa eta tuba.
• Teklatu-instrumentuak: akordeoia, pianoa, klabea, eta teklatu elektronikoa.
• Perkusio-instrumentuak: perkusioa.
• Hari pultsatuko instrumentuak: gitarra, gitarra elektrikoa, eta baxu elektrikoa.
• Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak: alboka, dultzaina, panderoa, txistua, trikitixa, eta txalaparta.
• Teknologia musikala: ekoizpen musikala, eta zuzeneko interpretazio elektronikoa.
• Espezialitatea: Kantua eta Kantu Korala.
– Lehenengo mailako espezialitateak: musika-hezkuntza goiztiarra, mugimenduko musika, musika-tailerra, dantza-tailerra, eta instrumentuaren orientazioa edo hastapena.
– Dantzako espezialitateak: klasikoa, garaikidea, eta euskal dantza.
Bigarrena.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
Hirugarrena.– Hezkuntza-administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio guztietan, norberaren dokumentazioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa erabili beharko du, eta, ondoren, espezifikoa eta ikastetxearen kodea, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.
Halaber, Estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du ikastetxearen publizitateak.
Laugarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxeko titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien araubidearen bidez laguntzak lortu direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 27a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS