Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2025eko abenduaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5339

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 25ekoa, Kulturako sailburuordearena, Euskadiko museo eta bildumentzako 2025erako dirulaguntzen deialdia ebazten duena.

Jaurlaritzaren lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko ekainaren 11ko Aginduaren bidez (ekainaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 117. zk.), Euskadiko museo eta bildumei 2025erako dirulaguntzak emateko oinarriak ezarri eta deialdia egin zen.

2025eko urriaren 23an, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendariak ebazpen-proposamena egin zuen, aipatutako aginduan ezarritako balorazio-irizpideak eta 2025eko irailaren 18an bildutako eskabideak baloratzeko eratutako balorazio-batzordeak egindako aktaren edukia kontuan hartuta.

Horregatik guztiagatik, eta Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzak egindako ebazpen-proposamena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatzen diren erakunde eskatzaileei bertan zehazten diren jardueretarako dirulaguntzak ematea, jasotzen diren zenbatekoetan.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean azaltzen den dirulaguntza ez onartzea, bertan adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Proposatutako onuradunek deialdiaren oinarriak onartzen dituen aginduan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esparruan oro har indarrean dauden gainerako baldintza guztiak ere.

Laugarrena.– Deialdi honetan diruz lagundutako jarduerak 2025. urtean hasi eta amaitu beharko dira, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko ekainaren 11ko Aginduaren 1.6 artikuluan xedatutakoaren arabera. Agindu horren bidez, Euskadiko museo eta bildumentzako 2025. urterako dirulaguntzen oinarriak onartu eta dirulaguntzetarako deialdia egin zen.

Bosgarrena.– Agindu horren kontura emandako dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira, prozedura honen arabera:

1.– Lehenengo ordainketa, emandako laguntzaren % 50ekoa, 18.a) artikuluan adierazitako epean egingo da, ukorik egin ez bada.

2.– Bigarrena, gainerako zenbatekoa, 2026an egingo da, diruz lagundutako jarduera egin eta horren benetako kostua justifikatu ondoren, aginduaren 20. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Emandako dirulaguntzen ordainketari, justifikazioari eta likidazioari dagokienez, aginduaren 19., 20. eta 21. artikuluetan xedatutakoa beteko da, kontuan hartuta bertan adierazten den dokumentazioa diruz lagundutako jarduera amaitu eta hiru hilabeteko epean aurkeztu beharko dela. Nolanahi ere, justifikazioa aurkezteko azken eguna 2026ko martxoaren 31 izango da.

Seigarrena.– Ebazpen hau Eusko Jaurlaritzako iragarki-taula elektronikoan argitaratzeko agintzea, interesdunei jakinaraz dakien.

Zazpigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluarekin bat etorriz, jende guztiak horren berri izan dezan.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 25a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala