Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2025eko abenduaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5335

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 26koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuan lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko Hautaketa eta Prestakuntzako Zuzendariordetzan hutsik dagoenez zuzendariordearen lanpostua (512006 kodea, 2. Dotazioa), Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz eta Enplegu Publikoko Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen askeko sistema erabiliz betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du erakunde autónomo honek. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioek eta EAEko administrazio orokorrari lotutako zuzenbide pribatuko ente publikoetako karrerako funtzionarioek, lanpostu-zerrendan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte (eranskinean zehaztuta daude).

Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdian, honako egoera hauetan izan ezik:

– Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek ezin izango dute parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.

– Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian dauden langileek ezin izango dute parte hartu, ez badute bete eszedentzian egon beharreko gutxieneko denbora (2 urte).

Bigarrena.– Eskabideak.

Parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

EAEko Administrazio Orokorrean eta haren organismo publikoetan jardunean dauden karrerako funtzionarioek EIZU enplegatuaren atariaren bidez egin ditzakete eskabideak. Jakina bidez eta Internet bidez sar daiteke atari horretara, helbide honetatik: Funtzio Publikoa – Eusko Jaurlaritza – www.euskadi.eus

Gainerako izangaiek erregistro elektronikoaren bidez bidaliko dituzte eskabideak, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko Zuzendaritzara.

Hirugarrena.– Betekizunak eta merezimenduak.

Ebazpen honen eranskinean ezartzen dira lanpostu-zerrendan zuzendariordearen lanpostua (512006/2) betetzeko eskatzen diren baldintzak.

Parte hartzeko eskabideari «curriculum vitae»a erantsiko zaio, eta, hor, datu pertsonalak eta zein talde, azpitalde edo kidegotakoa den zehazteaz gain, beste hauek ere jasoko dira:

a) Tituluak.

b) Administrazio publikoan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak, lehiatzen den lanpostuaren antzeko funtzioak dituztenak.

c) Egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna.

d) Jasotako edo emandako prestakuntza-ikastaroak.

e) Hizkuntza-gaitasunak.

f) Eskatutako lanpostuari esleitutako funtzio eta zereginekin lotuta, egoki jotzen diren bestelako merezimendu eta konpetentzia guztiak.

Eskabidearekin batera, deialdian eskatzen diren betekizunen eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte izangaiek, baldin eta EAEko administrazio orokorraren Langileen Erregistroan ez badaude.

Izangaia deitutako lanpostuaren funtzioetara ongi egokitzen dela bermatzeko, deialdia egin duen organoari aukera ematen zaio izangaiak alegatu dituen merezimenduak egiaztatzeko egoki jotzen dituen bitartekoak erabil ditzan; elkarrizketa pertsonala edo proba egin dezake horretarako, edo Giza Baliabideen Zerbitzuko organo teknikoen txostenak eskatu.

Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den datan bete behar dira eskatutako betekizunak, eta esleitutako lanpostuez jabetu arte eutsi behar zaie. Parte hartzeko baldintzak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileak ezin izango dira jabetu esleitutako lanpostuaz.

Laugarrena.– Ebazpena.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen bidez ebatziko da deialdi hau, gehienez ere hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Ebazpen hori EHAAn argitaratu beharko da.

Esleipen-ebazpenean zehazten den egunean jabetu beharko du lanpostuaz esleipendunak. Euskal Autonomía Erkidegoko Administrazioaren zuzendariordetzetako eta lurralde-ordezkaritzetako titularren lanpostuak izendapen askez betetzen direnez, gorde egingo da interesdunak lehiaketa bidez edo karrerako funtzionario izatera iristeko prozesu batean titulartasuna lortu duen lanpostua.

Ebazpen hori arrazoitzeko, kontuan hartuko da izangaiak deialdian eskatzen diren baldintzak eta zehaztapenak bete dituela, izendapena egiteko eskumena dagoela, eta lanpostuari buruz monografian ezarritako eginkizunak eta zereginak betetzeko egokia dela. Horretarako, gainerako izangaiekin (baldin badaude) alderatuko dira merezimenduak (eta, hala badagokio, elkarrizketaren edo probaren emaitza).

Deialdia hutsik geratu dela deklaratu daiteke, baldin eta izangaietako batek ere ez baditu betetzen lanpostuaren baldintzak edo izangaietako bat ere ezin bada egokitzat jo, deitutako lanpostua betetzeko behar beste merezimendu eta konpetentzia ez dituelako.

Bosgarrena.– Errekurtsoak.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 26a.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,

LEIRE CORRALES GOTI.

ERANSKINA

Deitutako lanpostua: zuzendariordea.

Kodea: 512006.

Dotazioa: 2.

Kidegoak: A taldea / A1 azpitaldea (EAP).

Lanpostu-mailako osagarria: 29.

Berariazko osagarria: 0-A.

Kokapena: Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko Hautaketa eta Prestakuntzako Zuzendariordetza.

Herria: Vitoria-Gasteiz.

Hizkuntza-eskakizuna: 4.

Derrigortasun-data: 2002-12-31.


Azterketa dokumentala