Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2025eko abenduaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5333

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 19koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioen lehiaketa bateraturako epaimahaia izendatzen duena.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek 2024-2025eko lehiaketa bateraturako deialdiak onartu dituztenez Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko bakoitzeko toki-korporazioetan gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko, beharrezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoak epaimahai bat izendatzea, euskararen jakite-maila egiaztatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoak berak zehaztutako merezimenduak baloratzeko.

Horregatik guztiagatik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen bigarren xedapen gehigarriarekin eta Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriarekin bat etorriz, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 11. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2024-2025erako lehiaketa bateratua baloratzeko epaimahaiko kideak izendatzea. Honela osatuko da epaimahaia:

TITULARRAK:

– Epaimahaiburua:

Jesús Manuel Gómez De La Rosa jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak izendatua.

– Mahaikideak:

M.ª Jesús Sáez de Jáuregui Suso andrea, Arabako Foru Aldundiak izendatua.

María Uribe Gerendiain andrea, Bizkaiko Foru Aldundiak izendatua.

Josune Aldabe Muxika andrea, Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatua.

Miren Josune Urrutia Alonso andrea, Bizkaiko Toki Administrazioko Idazkarien, Kontu-hartzaileen eta Diruzainen Elkargo Ofizialak izendatua.

Susana Jauregialzo Arregi andrea, HAEEk izendatua euskarazko probak egitearen ondorioetarako soilik.

ORDEZKOAK:

– Epaimahaiburua:

Iker Garcia de Eulate Urdangarain jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak izendatua.

– Mahaikideak:

Jorge Gallo Medina jauna, Arabako Foru Aldundiak izendatua.

Marta Vielba Postigo andrea, Bizkaiko Foru Aldundiak izendatua.

Ainhoa Iriondo Odriozola andrea, Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatua.

María Urrutia Elorduy andrea, Bizkaiko Toki Administrazioko Idazkarien, Kontu-hartzaileen eta Diruzainen Elkargo Ofizialak izendatua.

Katarzyna María Piejko-Martínez andrea, HAEEk izendatua euskarazko probak egitearen ondorioetarako soilik.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 19a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

LORETO OSA OCÓN.


Azterketa dokumentala