Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2025eko abenduaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ARABAKO SENDAGAIGILEEN ELKARGO OFIZIALA
5287

IRAGARKIA, Arabako Sendagaigileen Elkargo Ofizialaren estatutuak aldatzeari buruzkoa.

Arabako Sendagaigileen Elkargo Ofizialaren Gobernu Batzarrak, 2025eko azaroaren 26an egindako bilkuran, elkargoaren estatutuak aldatzea proposatu zuen.

Profesionalen elkargoei eta kontseiluei eta Tituludun Lanbideen Erregistroaren araudiari buruzko otsailaren 3ko 21/2004 Dekretuaren 8.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, erabaki da, estatutuak onartu aurretik, jendaurreko informazio-aldia zabaltzea, hilabetez, elkargokideek eta Kontseiluak zuzenketak aurkezteko aukera izan dezaten elkargoaren estatutuak aldatzeko proiektuaren gainean.

Estatutuak aldatzeko proiektuaren testu osoa elkargoaren webgunean dago (www.cofalava.org), eta elkargoaren egoitzan Gasteizko Araba Jeneralaren 21eko 3.ean (01005).

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 28a.

Lehendakaria,

MILAGROS LÓPEZ DE OCÁRIZ LÓPEZ DE MUNAIN.


Azterketa dokumentala