
238. zk., 2025eko abenduaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5286
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira, Bilboko Administraziorekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 151/2025 prozedura arruntean interesa dutenak.
UPV/EHUko idazkari nagusiak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
151/2025 prozedura arrunta, honako hauen aurka eskatua:
– Ebazpena, 2019, 2020, 2021 eta 2022 urteetako enplegu publikoaren eskaintzatik eratorritako hautaketa-prozesuetan esleipendunak UPV/EHUko karrerako funtzionario edo lan-kontratuko langile finko izendatzeko agintzen duen errektorearen ebazpenaren aurka jarritako aukerako berraztertze-errekurtsoa ezesten duena. Administrazio-laguntzako eskalako berariazko deialdia (egonkortzeko salbuespenezko prozesua).
– UPV/EHUko gerentearen ebazpena, EPEko mugimenduen ondorioz bitarteko langileen izendapenak eta karrerako funtzionarioen zerbitzu-eginkizunak arautzen dituen errektorearen ebazpenaren aurrean aurkeztutako aukerako berraztertze-errekurtsoa ebazten duena.
Horregatik, Administraziorekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegira bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Leioa, 2025eko azaroaren 26a.
UPV/EHUko idazkari nagusia,
LEIRE GARMENDIA ARRIETA.
RSS