Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2025eko abenduaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5285

IRAGARKIA, Zierbena udalerriko (Bizkaia) uren aprobetxamendu baterako administrazio-emakidaren ebazpena argitaratzeko dena.

Espedientea: A-B-2025-0002.

Eskatzailea: Estaciones de Servicio de Guipuzcoa SA – Esergui SA.

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), ezagutzera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025-11-21eko Ebazpenaren bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Estaciones de Servicio de Guipuzcoa SA - Esergui SA enpresari eman egin zaiola Zierbena udalerrian (Bizkaia) Bilboko Portuko lurretan dagoen Esergui putzutik urteko 4.000 m3 ur aprobetxatzeko administrazio-emakida, suteen aurkako babeserako, 20 urterako eperako.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 26a.

Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala