
238. zk., 2025eko abenduaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
5284
IRAGARKIA, Mungiako eta Gatikako udalerrietan (Bizkaia), Sertutxa auzoko Atxuri bideko Atxuri ibaian dagoen ur-pasabidea konpontzeko espedientea jendaurrean jartzen duena.
Espedientea: AO-B-2025-0646.
Eskatzailea: Mungiako Udala.
Ibilgua: Atxuri jariatze-ura.
Udalerria eta lurralde historikoa: Mungia eta Gatika (Bizkaia).
Jarduketa-eremua (UTM (30N ETRS89) koordenatuak): X = 510497; Y = 4799321.
Jarduketa honako honetan datza: Atxuri bidearen azpiko ur-pasabidea konpontzea, Atxuri jariatze-uraren jabari publiko hidraulikoari eraginez, Mungiako eta Gatikako udalerrietan (Bizkaia).
Hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dagin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 53. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, kaltetua izan daitekeen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduetan, aipatu epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atarian ere, Informazio Publikoa atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 21a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Lan-baimenen arduraduna,
MARÍA JOSÉ GUERRERO VERDEJO.
RSS