
238. zk., 2025eko abenduaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
5280
IRAGARKIA, 2025eko azaroaren 20koa, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordearena, dekretu honetan jasotako dirulaguntzen aparteko berrikuste-errekurtsoen zenbait ebazpen jakinaraztekoa: 30/2015 Dekretua, martxoaren 17koa, seme-alabak dituzten familientzako laguntza ekonomikoak arautzen dituena.
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea, eta horregatik ematen da argitara iragarki hau, interesdunak jakitun egon daitezen eta dagozkion ondorioak izan ditzan, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administra zio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta bat datozen gainerako xedapen aplikagarrietan.
Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie eskuragai dutela zerrendako espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa, Eusko Jaurlaritzako Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritzan (Eusko Jaurlaritza Lakua eraikina, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 20a.
Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordea,
XABIER LEGARRETA GABILONDO.
RSS