
238. zk., 2025eko abenduaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
5273
IRAGARKIA, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, gas-horniduraren arloko iruzur-prozeduran emandako ebazpena jakinarazteko dena. Prozedura hori 48-CG-Z-2024-00004 (AAJ/AIG) espedientean izapidetzen da.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori interesdunei jakinaraztea (eranskinean daude identifikatuta) eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari eta, haren aurka, interesdunek hilabeteko epea dute, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saileko Deskarbonizazioko zuzendariari, hala badagokio.
Epe horretan bertan, ebazpenaren testu osoa eskuratu ahal izango dute, bai eta espedientea kontsultatu eta espedientean dauden dokumentuen kopiak eskuratu ere, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren bulegoetan (Concha Jeneralaren kalea 23, Bilbao).
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2025eko azaroaren 24a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
MARIA JESÚS MARKAIDA URIARTE.
RSS