
238. zk., 2025eko abenduaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
5272
EBAZPENA, 2025eko azaroaren 14koa, Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendariarena, zeinaren bidez Giza Eskubideen 2025eko «René Cassin» saria ematen baita.
Urriaren 16ko 427/2013 Dekretuaren bidez (2013ko urriaren 24ko EHAA), Giza Eskubideen «René Cassin» saria arautzen da.
Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendariaren 2025eko uztailaren 16ko Ebazpenaren bidez (2025eko abuztuaren 11ko EHAA, 150. zk.), Giza Eskubideen «René Cassin» sariaren deialdia egin zen.
Ebazpenaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera osatutako epaimahaiak, urriaren 16ko 427/2013 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideei jarraituz, gaiari buruz eztabaidatu ondoren, epaitza arrazoitua eman eta ebazpen-proposamena egin zuen.
Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Saria ematea.
Giza Eskubideen «René Cassin» saria ematea, okupatutako lurralde palestinarretako giza eskubideen egoerari buruzko Nazio Batuen errelatore berezia den Francesca Albaneseri, bere ibilbide profesionalagatik, independentziagatik eta oinarrizko eskubideen eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren defentsan buru-belarri aritzeagatik.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 14a.
Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendaria,
AINHOA ZUGASTI BILBAO.
RSS