
238. zk., 2025eko abenduaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
5270
EBAZPENA, 2025eko azaroaren 20koa, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordearena, Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordearen osaera nominala aldatzen duena.
2007ko maiatzaren 22ko 88/2007 Dekretuaren bidez (ekainaren 13ko EHAA, 113. zenbakia), Sendagaien Ebaluazio eta Informazio Batzordeen Sarea eratu zen; sare horren barruan dago, hain zuzen ere, Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordea.
Osasuneko sailburuordearen 2007ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 23ko EHAA, 226. zenbakia), Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordearen kideak izendatu ziren.
Batzorde horren osaeran aldaketa batzuk gertatu direnez, 88/2007 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordeko kide hauek kentzea:
Isabel Fontán Basañez andrea. Farmazian lizentziaduna. Ospitaleko Farmazian espezialista.
Maitane Umerez Igartua andrea. Farmazian lizentziaduna. Ospitaleko Farmazian espezialista.
Bigarrena.– Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordeko kide hau izendatzea:
Ziortza Aduna López andrea. Farmazian lizentziaduna.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 20a.
Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea,
ARITZ URIARTE FUERTES.
RSS