
238. zk., 2025eko abenduaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 5 orri.)
- EPUB (147 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
5269
EBAZPENA, 2025eko urriaren 31koa, Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakariarena, Lehiaren Euskal Agintaritzaren (LEA/AVC) jarduketa-eremuetako prestakuntza-beka bat ematen duena.
Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakariaren 2025eko uztailaren 8ko Ebazpenaren bidez, Lehiaren Euskal Agintaritzaren jarduketa-eremuetako prestakuntza-beka baten oinarriak eta deialdia argitaratu ziren (2025eko abuztuaren 25a EHAA, 159. zk.).
Deialdiaren oinarri arautzaileek ezartzen dutenez, eskaerak Balorazio Batzorde batek aztertu eta balioetsiko ditu, eta egindako balorazioa idazkaritza nagusiari helaraziko dio, deialdiaren organo kudeatzailea den aldetik. Idazkaritza nagusiak, bere aldetik, esleipen-proposamen bat egingo du, eta LEA/AVCko lehendakariari helaraziko dio. Proposamen horretan, halaber, ordezkoen zerrenda jasoko da, zeinak, Balorazio Batzordeak ezarritako lehentasun-hurrenkeraren arabera, beka betetzeko deitu ahal izango baitira, uko egiterik edo bestelako gorabeherarik gertatuz gero. LEA/AVCko lehendakariak, idazkaritza nagusiak helarazitako esleipen-proposamena ikusita, beka ematea erabakiko du ebazpen baten bidez. Ebazpen hori LEA/AVCren webgunean eta Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, herritarrek horren berri izan dezaten.
Balorazio Batzordeak eskabideak aztertu ditu, eta, batzordeak egindako balorazioaren arabera, Idazkaritza Nagusiak dagokion esleipen-proposamena egin du, deialdia arautzen duten oinarrien 8. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Horregatik guztiagatik, eta egindako esleipen-proposamena ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Lehiaren Euskal Agintaritzaren jarduketa-eremuetako prestakuntza-beka I. eranskinean zehazten den pertsonari esleitzea.
Bigarrena.– Beka 2025eko azaroaren 10ean hasiko da.
Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatuta zazpi eguneko epean, I. eranskinean zehazten den pertsonak idazki bat bidali beharko du, beka onartzen duela eta beka ematearen ondoriozko betebeharrak betetzeko konpromisoa hartzen duela adieraziz.
Onarpen-idazkia epe horretan jasotzen ez bada, ulertuko da uko egiten diola beka emateko prozeduran jarraitzeari, eta II. eranskinean agertzen diren ordezkoek bete ahal izango dute beka, bertan zehaztutako lehentasun-hurrenkerari jarraituz.
Laugarrena.– II. eranskinean zerrendatzen diren pertsonak ordezko izendatzea, bertan adierazitako lehentasun-hurrenkeran.
Bosgarrena.– III. eranskinean zerrendatzen diren pertsonei beka ukatzea, bertan adierazitako arrazoiengatik.
Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritarrek horren berri izan dezaten.
Ebazpen honek amaiera emango dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke LEAko lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2025eko urriaren 31.
Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakaria,
AINARA HERCE SAN MARTIN.
RSS