
237. zk., 2025eko abenduaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (141 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
5254
IRAGARKIA, 2025eko azaroaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enplegu eta Prestakuntzaren zuzendariarena, ikasle bat baztertzeko prozeduraren ebazpena jakinarazten duena (lehentasunez langile langabeei zuzendutako 2024-2025 prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen deialdia).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enplegu eta Prestakuntzaren zuzendariak ikasle bat baztertzeko prozeduraren ebazpena eman zuen 2025eko abuztuaren 12an, langile langabeei lehentasunez zuzendutako 2024-2025 prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen deialdiaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan (82/2016 Dekretua, maiatzaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2024ko otsailaren 18ko bileran onartua, 2024-06-28ko EHAA).
Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, berorren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Xede horretarako, jakinarazten da emandako ebazpenaren testu osoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Gipuzkoako lurralde-bulegoan dagoela eskuragarri (San Martzial kalea 12, Donostia / San Sebastián).
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da iragarkia, jakinarazpenaren balioa izango baitu harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 20a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enplegu eta Prestakuntzaren zuzendaria,
MARÍA ARÁNZAZU NIÑO NÚÑEZ.
RSS