
237. zk., 2025eko abenduaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5252
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariak kontsumo-arloko hainbat zehapen-prozedurari hasiera emateko hartu dituen erabakiak.
Ezinezkoa izan da erabakiak aurrez aurre jakinaraztea, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Legezko ohartarazpenak:
Hamabost eguneko epea dago zehapen-prozedurei hasiera emateko erabakiak aztertzeko, egokitzat jotzen diren alegazioak egiteko eta informazioak eta agiriak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Bilbon duen bulegoan aztertu ahal izango dira espedienteak: Rekalde zumarkalea 39-A.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakitun egon daitezen eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 14a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
ANA MARÍA SÁNCHEZ HERRÁEZ.
RSS