Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2025eko abenduaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5246

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 28koa, Arrantza, Portu eta Itsasertzeko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko ekainaren 10eko Aginduan ezarritako esparruan emandako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, Bizkaiko Golkoan izurde arruntaren (Delphinus delphis) eta beste zetazeo txiki batzuen nahi gabeko harrapaketak murrizteko arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazteagatik 2025erako laguntzen oinarriak ezarri eta deialdia egiten da.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko ekainaren 10eko Aginduaren bidez, Bizkaiko Golkoan izurde arruntaren (Delphinus delphis) eta beste zetazeo txiki batzuen nahi gabeko harrapaketak murrizteko arrantza-jarduera bolada batez geldiarazteagatiko 2025erako laguntzen deialdia egiten da (2025eko ekainaren 30eko EHAA, 122. zk.).

Agindu horren 12. oinarriaren 4. apartatuak aurreikusten du ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela, eta, harekin batera, aginduaren babesean laguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda. Argitalpen horrek jakinarazpen-ondorioak izango ditu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea, denek jakin dezaten, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko ekainaren 10eko Aginduan ezarritako esparruan emandako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, Bizkaiko Golkoan izurde arruntaren (Delphinus delphis) eta beste zetazeo txiki batzuen nahi gabeko harrapaketak murrizteko arrantza-jarduera bolada batez geldiarazteagatiko 2025erako laguntzen oinarriak ezarri eta deialdia egiten da. Ebazpen honen eranskinean daude jasota.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 28a.

Arrantza, Portu eta Itsasertzeko sailburuordea,

LEANDRO AZCUE MÚGICA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala