
237. zk., 2025eko abenduaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5244
AGINDUA, 2025eko azaroaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Salesianos Deusto» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duen 2025eko urriaren 6ko Agindua aldatzeko dena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.
Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2025eko urriaren 6ko Aginduaren testuan (2025eko urriaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 201. zk.). Agindu horren bidez, Bilboko (Bizkaia) «Salesianos Deusto» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatu zen. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Argitalpenean, lehenengo artikuluan, 2025/4450,
hau dio:
«Baimendutako irakaskuntzak:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 8 unitate, honako edukierakoak:
● 0-1 urteko haurrentzako 2 unitate, bakoitza 8 ikaspostutarako edukierakoa.
● 1-2 urteko haurrentzako 3 unitate, bakoitza 13 ikaspostutarako edukierakoa.
● 2-3 urteko haurrentzako 3 unitate, bakoitza 18 ikaspostutarako edukierakoa.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, bakoitza 25 ikaspostutarako edukierakoa.
– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, bakoitza 25 ikaspostutarako edukierakoa.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 13 unitate, bakoitza 30 ikaspostutarako edukierakoa.
– Batxilergoa: "Zientziak" eta "Giza eta Gizarte Zientziak", 10 unitate, bakoitza 35 ikaspostutarako edukierakoa.
– Hezkuntza Berezia: 7 unitate.
● Gela irekiak: 5 unitate.
● Gela egonkorrak: 2 unitate».
Baina hau esan behar du:
«Baimendutako irakaskuntzak:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 8 unitate, honako edukierakoak:
● 0-1 urteko haurrentzako 2 unitate, bakoitza 8 ikaspostutarako edukierakoa.
● 1-2 urteko haurrentzako 3 unitate, bakoitza 13 ikaspostutarako edukierakoa.
● 2-3 urteko haurrentzako 3 unitate, bakoitza 18 ikaspostutarako edukierakoa.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, bakoitza 25 ikaspostutarako edukierakoa.
– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, bakoitza 25 ikaspostutarako edukierakoa.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 13 unitate, bakoitza 30 ikaspostutarako edukierakoa.
– Batxilergoa: "Zientziak" eta "Giza eta Gizarte Zientziak", 10 unitate, bakoitza 35 ikaspostutarako edukierakoa.
– Hezkuntza Berezia: 2 gela egonkor».
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 21a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS