Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2025eko abenduaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
5242

EBAZPENA, 2025eko urriaren 16koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ingurumen-baimen bakarra ematen baitzaio Ecoquímica Logística Integral SLri, hondakin arriskutsuak eta arriskugabeak kudeatzeko instalazio bat sustatzeko, Zamudioko udal-mugarteko (Bizkaia) Pinoa industrialdeko 1C, 1D eta 1E pabiloietako 35. lurzatian.

AURREKARIAK

2021eko abenduaren 31n, abenduaren 9ko 10/2021 Legea argitaratu zen, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena.

2022ko apirilaren 9an, apirilaren 8ko 7/2022 Legea argitaratu zen, Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzekoa.

2023ko urriaren 13an, Ecoquímica Logística Integral, SLk ingurumen-baimen bakarraren eskabidea aurkeztu zuen, hondakin arriskutsuak eta arriskugabeak kudeatzeko instalazio-proiektu baterako, Zamudioko udal-mugarteko Pinoa industrialdeko 35. zenbakidun lurzatian, 1C, 1D eta 1E pabiloietan. Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Eskabidearekin batera, dokumentazio tekniko hau aurkeztu zuen:

• Ingurumen-baimen bakarrerako jarduera-proiektu teknikoa.

• Laburpen ez-teknikoa.

• Udalaren hirigintza bateragarritasunaren txostena, 2024ko maiatzaren 9koa.

• Lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko ebazpen-proposamena (LKA).

• Lurzoruaren egoeraren txostena (LET).

• Autobabeserako plana.

• Ingurumen-dokumentua.

• Erantzukizun zibileko eta ingurumeneko aseguruari buruzko dokumentazioa.

2024ko maiatzaren 30ean, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak ebazpen bat eman zuen, hondakin batzuk lekualdatzeko baimena emanez, Arteako San Martingo Pinoa industrialdean dagoen instalazioa aurretiaz ikuskatu ahal izateko (1 C Zamudio), Ecoquímica Logística Integral S.Lk ingurumen-baimen bakarra daukalako eskaturik instalazio horretarako.

2025eko maiatzaren 20an, Ingurumen Ebaluazioko Zerbitzuak ingurumen-inpaktuaren txostena egin zuen. Txostenaren arabera, ingurumen-baimen bakarrean ustiapen-faserako ezarritako babes- eta zuzenketa-neurriak hartzen badira, ez da aurreikusten ingurumenean eragin negatibo adierazgarririk sortuko denik proiektua gauzatzearen ondorioz. Hori dela eta, ez da beharrezkotzat jotzen Zamudioko (Bizkaia) jarduera Ekonomiko Logistiko Integral SLrako proiektuari ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egitea.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, erabaki zen, Ingurumen Kalitateko eta Ekonomia Zirkularreko zuzendariaren 2025eko maiatzaren 21eko iragarkiaren bidez, Logística Integral, SLk sustatutako proiektua 30 egun balioduneko epean jendaurrean jartzea, epe horren barruan egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, lurralde historikoko aldizkari ofizialean eta Eusko Jaurlaritzako iragarki taula elektronikoan argitaratu zen, 2025eko ekainaren 3an.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez zela aurkeztu egiaztatu zen.

Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen testu bategineko 37., 38. eta 39. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, 2025eko ekainaren 3an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Zamudioko Udalari, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari.

2025eko ekainaren 10ean eta 23an, lehen aipatutako txostenetatik bi hauek iritsi ziren, hurrenez hurren: Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzarena eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarena.

2024ko ekainaren 17an, ingurumen-organoko zerbitzu teknikoek instalazioa ikuskatu zuten, eta ikuskapenaren emaitza jasotzen duen AAU00986.2025.06.17 zenbakiko akta egin zuten, instalazioak aurkeztutako proiektuaren eta ebazpen honetan xedatutakoaren arabera eraikita eta hornituta daudela egiaztatzeko, bai eta 7/2022 Legearen 33.7 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz ere (7/2022 Legea, apirilaren 8koa, Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzekoa).

2025eko urriaren 6an, Ecoquímica Logística Integral SLk 45.000 euroko abala gordailutu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian (Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saila; erregistro-zenbakia: 20253301160), hondakinak kudeatzeak dakartzan betebeharrengatik erantzuteko administrazioaren aurrean.

2025eko abuztuaren 13an, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legea aplikatuz (40. artikulua), ebazpen-proposamena Ecoquímica Logística Integral SLren esku jarri zen. 2025eko irailaren 2an, Ecoquímica Logística Integral SLk, entzunaldi-izapidean, hasierako proiektuan ageri ez ziren beste hondakin batzuk sartzeko eskatu zuen, haiek ere kudeatzeko. 2025eko urriaren 13an, ordea, Ecoquímica Logística Integral SLk atzera egin zuen beste hondakin batzuk kudeatzeko 2025eko irailaren 2ko eskari horretan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Euskadiko Ingurumen Administrazioaren 10/2021 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko, kontserbatzeko eta hobetzeko arau-esparrua xedatzea.

Legeak ingurumenean eragina duten jardueren antolamendua arautzen du, ingurumena babesteko araudi sektorialean ezarritako prozedura administratiboak sinplifikatzeko eta bateratzeko premisapean. Hala, bertan xedatzen diren baldintzak eta eskakizunak jasotzen ditu, eta jarduerak garatzeko egon daitezkeen oztopo juridikoak eta administratiboak deuseztatzen ditu. Era horretan, Administrazioak esku hartzeko sistema berri bat ezartzen da legearen I.B eranskinean jasotako jarduera eta instalazioetarako, ingurumen-inpaktuei aurrea hartzeko neurri guztiak bilduko dituen administrazio-ebazpen bakarreko prozedura bakarra egon dadin.

Euskadiko Ingurumen Administrazioaren 10/2021 Legearen 19. artikuluan xedatutakoa aplikatzeko, ingurumen-baimen bakarraren mende egongo da I.B eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten titulartasun publikoko edo pribatuko jarduera eta instalazioen ustiapena.

EAEko Ingurumen Administrazioaren 10/2021 Legearen 32. artikuluan xedatzen denari jarraikiz, baimen hori, nolanahi ere, instalazioak eraiki, muntatu edo lekualdatu baino lehen eskuratu beharko da, eta instalazioetan egingo diren aldaketetara egokituko da.

Ingurumen-baimen bakarraren bitartez, egintza bakarrean eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak aurretiaz emandako prozedura administratibo bakarrean bateratuko dira hondakinak ekoizteko eta kudeatzeko baimenak, kolektorera, jabari publiko hidraulikora eta itsasoko eta lehorreko jabari publikora eginiko isurien baimenak eta atmosferara eginiko isurpenen baimenak, eta dagozkien isurpenen mugako balioak ezarriko dira, aplika daitekeen arloko araudiak xedaturikoaren arabera.

Ecoquímica Logística Integral, S.L.ren kasuan, baimen horiek, ingurumen-izaerako beste zehaztapen batzuen artean, hondakin arriskutsuak eta arrisku gabeak ekoizteari eta kudeatzeari, kolektorera isurtzeari eta atmosferara isurtzeari buruzkoak dira. Gainera, egiaztatu da espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dutela, aginduzko txostenak igorriz.

Instalazioak gehienez isuri ditzakeen substantzia kutsagarrien emisioko muga-balioak ezartzeko, eta, ingurumena ahalik eta gehien babeste aldera, instalazioa ustiatzeko beste baldintza batzuk ezartzeko, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira eskura diren teknika onenak nahiz sektoreko legeria aplikagarriak ezarritako neurriak eta baldintzak.

Azaldu dugun guztia aintzat hartuta, espedientean jaso den informazioa aztertutakoan ebazpen-proposamena egin zen, eta bertan jaso ziren Ecoquímica Logística Integral, SLk sustatutako jarduerari aplikatu beharreko baldintzak.

Goian adierazitako izapideak aipatu dugunaren arabera amaituta, entzunaldi-izapidea bete da, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren 10/2021 Legearen 40. artikuluan jasotzen denari jarraikiz.

Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 43. artikuluak, «Ingurumen-baimen bateratuaren eta ingurumen-baimen bakarraren edukia» izenekoak, honako hau ezartzen du bigarren apartatuan:

«2.– Ingurumen-baimen bakarrak honako hau jasoko du, gutxienez:

a) Substantzia kutsakorretarako isurpenen mugako balioak eta, hala badagokio, lurzorua eta lurpeko urak babestea bermatzen duten preskripzioak.

b) Instalazioak sortutako hondakinen kudeaketarako erabiliko diren prozedura eta metodoak, hondakinen kudeaketarako hierarkia kontuan izanda.

c) Hala badagokio, erkidego arteko edo mugaz gaindiko distantzia luzeko edo mugaz gaindiko eremuetan ondorio negatiboa duen kutsadura minimizatzea bermatzen duten preskripzioak.

d) Isurpen eta hondakinak tratatzeko eta kontrolatzeko sistemak eta prozedurak, neurketa-metodologia, maiztasuna eta neurketak ebaluatzeko prozedurak zehaztuta.

e) Ingurumenari eragin diezaioketen eta normalak ez diren egoeretako ustiapen-baldintzei buruzko neurriak, hala nola abian jartzea eta geratzea, ihesak, funtzionamendu-akatsak eta aldi baterako geldialdiak.

f) Instalazioaren itxiera egiteko baldintzak.

g) Aplika daitekeen legedi sektorialak ezarritako edozein neurri edo baldintza, edo Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak arrazoituta emandakoak.»

Xedapen hauek hartu dira kontuan: Sailburuordetza honen 2025eko abuztuaren 13ko Ebazpena; 10/2021 Legea, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 7/2022 Legea, apirilaren 8koa, Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzekoa; 68/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta aplikatzekoa den gainerako araudia. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ingurumen-inpaktuaren txostena formulatzea Ecoquímica Logística Integral, SLk Zamudioko udal-mugartean sustatutako hondakin arriskutsuak eta arrisku gabeak kudeatzeko proiekturako, ebazpen honen hirugarren eta laugarren apartatuetan ezarritako baldintzekin.

Bigarrena.– Zehaztea ezen, lehenengo puntuan ezarritako baldintzen arabera, eta betiere ebazpen honetan ezarritako babes- eta zuzenketa-neurriak hartzen badira, bai eta sustatzaileak planteatutakoak ere –aurrekoen aurkakoak ez diren heinean–, ez dela aurreikusten ingurumenean eragin negatibo adierazgarririk sortuko denik proiektua gauzatzearen ondorioz. Beraz, ez da beharrezkotzat jotzen ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egitea Zamudioko udal-mugartean Ecoquímica Logística Integral, S.L.k sustatutako hondakin arriskutsuak eta arrisku gabeak kudeatzeko proiekturako.

Hirugarrena.– Ecoquímica Logística Integral, SLri (helbide soziala Mdrilen du, Pinton, eta IFK, berriz, B83581249) ingurumen-baimen bakarra ematea hondakin arriskutsuak eta arrisku gabeak kudeatzeko instalazio bat egiteko, Zamudion (Bizkaia) Pinoa industrialdeko 35. lurzatian, 1C, 1D eta 1E pabiloietan, ebazpen honen eranskinetan ezarritako baldintzetan.

Laugarrena.– Ebazpen honen eranskinetan ezarritako baldintzak eta eskakizunak agintzea, Zamudioko udalerrian (Bizkaia) hondakin arriskutsuak eta arrisku gabeak kudeatzeko Ecoquímica Logística Integral, SLk sustatutako jarduera ustiatzeko eta jarduera uzteko.

Baldintza orokorren eranskinean ezarritako betekizunak indarrean egongo dira soilik horretarako xedapen orokorrak onartzen ez diren bitartean.

Bosgarrena.– AAU00986 erregistro-kodea eta 4820222125 ingurumeneko identifikazio-zenbakia (NIMA) esleitzea Logística Integral, S.L. enpresak Zamudion (Bizkaian), Pinoa industrialdeko 35. lurzatiko 1C, 1D eta 1E pabiloietan ustiatzen duen instalazioari. Kokalekua: UTM (ETRS89) 30N, X: 510881 Y: 4792027.

Seigarrena.– Ecoquímica Logística Integral S.Lri eskatzea erantzun bat eman diezaiela honako alderdi hauei, jarraian zehaztutako epeetan:

Sei hileko epean:

– Tratamendu-kontratuak, sortzen diren hondakin arriskugabeen eta arriskutsuen kudeatzaile baimendu batek emandakoak.

Jakinarazpenak jasotako edo harekin batera aurkeztutako datuak, adierazpenak edo dokumentuak zehatzak ez badira, faltsututa badaude edo funtsezko zerbait agertzen ez bada, edo horrelakorik aurkezten ez bada, ezin izango da jarduera egiten jarraitu gertakari horien berri izaten den unetik, kasu horretan egon litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboei kalterik egin gabe.

Zazpigarrena.– Instalazioetan edozer aldaketa egiteko, eskaera egin beharko da, edo horren berri eman beharko da, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-informazioko sisteman, EAEko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 46. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako (funtsezko aldaketak), artikulu horietan kasuan-kasuan eskatzen den informazioa adierazita.

Sustatzaileak aldaketa bat funtsezkoa ez dela justifikatzeko agirien kasuan, ingurumen-organoak eskatutako aldaketa aztertu eta kalifikatuko du, funtsezkoa dela edo ez ebazteko.

Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, aplikatzekoa izango da Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c) eta 7.2.c) artikuluetan xedatutakoa.

Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

Zortzigarrena.– Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Ecoquímica Logística Integral SL enpresak aldaketa horien berri emango du.

Bederatzigarrena.– Ingurumen baimen bakarraren indarraldia mugagabea da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen organoak aldizka berrikusi behar du, ingurumen baimenen aurrerapen klausularen arabera.

Aurrekoa gorabehera, ebazpen honetan hondakinak tratatzeko jarduerari buruz jasotako baldintzen indarraldia automatikoki berrituko da zortzi urtean behin, agintari eskudunek aldeko ikuskapena egin ondoren.

Ingurumen-baimen bakarraren berrikuspena ofizioz egingo da honako kasu hauetan:

a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, komeni da mugako emisio-balioak berrikustea, edo beste batzuk ezartzea.

b) Isurtzeak nabarmen murriztu daitezkeenean, teknika erabilgarri onenetan egindako aldaketa handien ondorioz gehiegizko kosturik izan gabe.

c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta beste teknika batzuk erabili behar badira.

d) Teknika erabilgarri onenak erabiliz lor litezkeenak baino baldintza osagarri zorrotzagoak aplikatzea beharrezkoa denean, ingurumen-kalitateko arauak beteko badira.

e) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen denean.

f) ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten bada, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.

g) ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharpenen arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzaileak nahikoak ez direla egiaztatzen bada.

h) Aldaketa beharrezkoa denean, EAEko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 44. artikuluko 1. apartatuan ezarritakoari jarraikiz egindako azterketaren arabera.

Ingurumen-baimen bateratua berrikusteak ez du kalte-ordainerako eskubiderik ekarriko, EAEko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 44.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hamargarrena.– Euskadiko Ingurumen Administrazioaren 10/2021 Legearen 28.1 artikuluak xedatutakoaren arabera, ebazpen honen xede den hondakin arriskutsuen eta arriskugabeen kudeaketan titulartasun-aldaketarik eginez gero, Ecoquímica Logística Integral SLk aldaketa hori jakinarazi beharko du, Ingurumen Sailburuordetzak onets dezan.

Kasu horretan, hondakinak kudeatzeko jarduera bat izanik, titulartasuna hirugarren baten alde aldatzeko, aldez aurretik egiaztatu beharko da, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoek egin beharreko ikuskapen-bisitaren bidez.

Hamaikagarrena.– Organo honi jakinarazi beharko zaio instalazioak aldi baterako edo behin betiko utzi direla edo itxi egin direla, hartutako edo hartuko diren neurriak eta denbora-sekuentzia zehaztuz, kutsadura-arrisku oro saihesteko.

Hamabigarrena.– Ingurumen-baimen bakar honi lotutako baimen- eta inskripzio-kodeak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako aplikazio informatikoan agertzen direnak izango dira. Besteak beste, Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketa Erregistroko baimen- eta inskripzio-kodeak erabili beharko dira hondakinak lekualdatzeko dokumentuak betetzeko.

Hamahirugarrena.– Ingurumen-baimen bakar honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun gisa tipifikatuta dago Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 106. artikuluaren arabera, eta aipatutako legearen 108. artikuluan jasotako zehapenak ezartzea ekar dezake.

Hamalaugarrena.– Baimen honek balioa galduko du honelakoren bat gertatuz gero:

– Epean ez bada egiaztatzen ebazpen honen seigarren apartatuan ezarritako baldintzak betetzen direla, eta interesdunak ez badu epea luzatzeko eskatzen behar bezala justifikatuta.

– Urtebeteko epean ez badu jarduera garatzen, eta titularraren komunikazio frogagarririk bidaltzen ez bazaio baimena eman duen Administrazioari, egoera horren arrazoiak behar bezala azaltzeko.

Hamabosgarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Ecoquímica Logística Integral SLri, Zamudioko Udalari eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari.

Hamaseigarrena.– Agindua ematea ingurumen-baimen bakar hau Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Hamazazpigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu daiteke Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 16a.

Ingurumeneko sailburuordea,

JOSU BILBAO BEGOÑA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala