Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2025eko abenduaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5241

228/2025 DEKRETUA, azaroaren 25ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako langile funtzionarioen eta lan-kontratukoen lanpostuen zerrendak onartzen dituzten dekretuak aldaraztekoan atzemandako hutsak zuzentzekoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenarekin bat, «argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».

Horrelako hutsak atzeman dira dekretu honetan: 315/2024 Dekretua, urriaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako langile funtzionarioen eta lan-kontratudun lanpostuen zerrendak onartzen dituzten dekretuak aldatzekoa (2024ko azaroaren 7ko EHAA, 217 zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Horiek horrela, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak aztertu eta onartu ondoren, 2025eko azaroaren 25eko saioan,

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Urriaren 29ko 315/2024 Dekretuan atzemandako hutsak zuzentzea eta V. eranskina, «Eskalak, Lanpostuen zerrendako eskalak, ikasketa eremuak eta lanbide arautuak», gehitzea; 315/2024 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako langile funtzionarioen eta lan-kontratudunen lanpostuen zerrendak onartzen dituzten dekretuak aldatzen dira.

Bigarren artikulua.– Urriaren 29ko 315/2024 Dekretuan atzemandako hutsak zuzentzea eta VI. eranskina, «Lanpostuen zerrendako ikasketa eremuen eta lanbide arautuen titulazioei buruzko txostena (UTZE)», gehitzea; 315/2024 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako langile funtzionarioen eta lan-kontratudunen lanpostuen zerrendak onartzen dituzten dekretuak aldatzen dira.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko azaroaren 25ean.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala