Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2025eko abenduaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
5240

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 12koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpean dauden eskola-garraioko laguntzaileen eta jolastokiko zaintzaileen enpresa emakidadunen hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioak 2024ko soldata-taulei lotuta egin duen akordioa erregistratu, argitaratu eta gordailutzea (hitzarmenaren kodea: 86002445012005).

AURREKARIAK

2025eko azaroaren 7an aipatu hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioak hartutako akordioaren dokumentazioa aurkeztu da REGCONen. Enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatuta egon da akordioa.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak) 2. artikuluan Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila sortzen du, eta 7. artikuluan ezartzen du sail horrek egikarituko duela lan-arloko legeek lan-harremanei buruz ezartzen dutena.

Bigarrena.– Sinatutako akordioak Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 85., 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.

Hirugarrena.– Aurkeztu den akordioa inskribatu beharreko egintza bat da, maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuak 2.1.a) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Aztertu dira inskribatzeko eskaera eta erantsitako dokumentazioa, eta ikusi da eskaera horretan betetzen direla legezko eskakizun guztiak. Beraz, urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko lan-hitzarmen eta -akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratu eta gordailutzeari buruzkoa; otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuak aldatu duena) 9. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Akordioa Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Hitzarmen Kolektiboen, Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena.– Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 12a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.

AKORDIOA, EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILAREN MENPEKO ESKOLA-GARRAIOKO LAGUNTZAILEEN ETA JOLASTOKIKO ZAINTZAILEEN ENPRESA EMAKIDADUNEN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN BATZORDE PARITARIOAK EGIN DUENA, 2024KO SOLDATA-TAULEI LOTUTA

Bilbon bildu dira, 2025eko azaroaren 5ean, Lan Harremanen Kontseiluaren lurraldeko egoitza birtualean, LAB eta ELA sindikatuak, aipatu Batzorde Paritarioko sindikatuen zatia osatzen dutelako, eta Eskola Garraioko Laguntzaile eta Patio Zaintzaile Zerbitzuaren Enpresa Emakidadunen Elkartea (EAEko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpekoak), hitzarmenaren Batzorde Paritarioa osatzen duelako. Aho batez hartu dute honako erabaki hau:

Lehenengoa.– 2024. urterako soldata-taulen eguneraketa onartzea, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako atzera-eraginez. Soldatak Eusko Jaurlaritzako erreferentziazko langileei % 0,5eko igoera aplikatuta eguneratu dira, eta akordio honetan erantsi dira.

Bigarrena.– 2024ko urtarriletik 2025eko ekainera (biak barne) sortutako atzerapenak, 2024ko taula berriak eguneratzearen ondoriozkoak, CIDI enpresak ordainduko ditu, gehienez ere 2026ko otsailaren 28an, ordainketa bakarrean. Hartara, hilabete horretan erregularizatuta geratuko dira 2024ko urtarriletik 2025eko ekainera (biak barne) bitarteko nominak.

Hirugarrena.– Lan Harremanen Kontseiluko presidenteari, Emilia Málaga Pérezi, aginduko zaio Lan Agintaritzari aurkezteko 2024rako soldata-taulak eguneratzen dituen akordio hau, erregistratu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin.

2024. URTEKO SOLDATA-TAULAK

(% 0,5eko igoera – 69/2025 Ebazpena, uztailaren 22koa, EAE)

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala