Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2025eko abenduaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
5231

AGINDUA, 2025eko azaroaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez goi-kargudunaren idazkariaren lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebazten baita.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 c) artikuluan eta Sail honetan dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Hezkuntzako sailburuak 2025eko irailaren 22an emandako Aginduan (urriaren 3ko EHAA, 188. zk.) ezarritakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

1.– María José Méndez Corbacho andrea Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari izendatzea (520010-198 kodea, 18 maila).

2.– Izendapen honek 2025eko abenduaren 1etik aurrera izango ditu ondorio guztiak.

3.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzien Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 24a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala