
237. zk., 2025eko abenduaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
5229
AGINDUA, 2025eko azaroaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez goi-kargudunaren idazkariaren lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebazten baita.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 c) artikuluan eta Sail honetan dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Hezkuntzako sailburuak 2025eko irailaren 21ean emandako Aginduan (urriaren 3ko EHAA, 188. zk.) ezarritakoaren arabera, hau
EBAZTEN DUT:
1.– Eugenia Caridad Pérez Pedrón andrea Lanbide Heziketako Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkari izendatzea (520010-158 kodea, 18 maila).
2.– Izendapen honek 2025eko abenduaren 9tik aurrera izango ditu ondorio guztiak.
3.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzien Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 21a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS