Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2025eko abenduaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
5228

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 21ekoa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean 2025eko azaroaren 20ko Ebazpena, Ertzaintzaren Betearazpen Eskalako komisariordearen kategoriako karrerako funtzionario izendatzen duena.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2021eko abenduaren 13ko Ebazpenaren hamabigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren Betearazpen Eskalako komisariordearen kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten da; 2022ko urtarrilaren 4ko EHAA, 2. zk.), eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 318/2024 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenen arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakitera ematea 2025eko azaroaren 20an jarri dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-taulan Segurtasuneko sailburuordearen 2025eko azaroaren 20ko Ebazpena, karrerako funtzionario izendatzen duena Ertzaintzaren Betearazpen Eskalako komisariordearen kategoriarekin.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 21a.

Segurtasuneko sailburuordea,

RICARDO ITUARTE AZPIAZU.


Azterketa dokumentala