Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2025eko abenduaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
5222

IRAGARKIA, 2025eko azaroaren 10ekoa, zeinaren bidez jakinarazten baita 48/2025/186 zehapen-espedientean eman zen 2025eko urriaren 3ko Ebazpena, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Aipatutako espedientea Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpen baten bidez amaitu da. Izan ere, ebazpen horretan erabaki zen I482025000039042 zenbakidun arau-haustearen aktan jasotako zehapen-proposamena baiestea eta enpresari 10.000 euroko zehapena ezartzea, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 8.1 artikuluaren arabera arau-hauste oso astuna egiteagatik.

Enpresari jakinarazten zaio ebazpen horrek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta berorren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Era berean, jakinarazten zaio, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea baliatuko ez badu, ezarritako zehapena ordaindu beharko duela Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez, Interneteko helbide honetan: (https://www.euskadi.eus/y22-pay/eu/p12uiPaymentWar/p12uiRPCDispatcherServlet?p12iIdioma=eu). Ordaintzeko azken eguna 2025-12-07 da, eta ordaintzeko behar diren datuak hauek dira:

– Zerga-bilketako Prozeduraren Kodea (ZPK): 9050794.

– Entitate igorlea: 04833001-522.

– Erreferentzia: 4825018600174.

– Identifikazioa: 031225.

– Zenbatekoa: 10.000,00 euro.

Hala egiten ez badu, premiamendu-egintza betearazlea eskatuko da zehapena kobratzeko, eta berehala sortuko dira premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuta.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 10a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala